26 febrero 2015

VII. JEDI. Taller: documentar proyectos de aula... usando Youtube

Deustuko Unibertsitateko Telefonica Katedrarekin batera antolatzen diren jardun digitalen barruan (VII. JEDI), otsailaren 26ko aulaBLOG-eko tailerrean erabiliko dugun materiala hemen duzue eskuragarri.

Soporte para el taller que realizará aulaBLOG, el 26 de febrero dentro de las jornadas de educación digital VII. JEDI (en colaboración con la Cátedra Telefónica de la Universidad de Deusto).

30 junio 2014

Ikasblogak 2014, kronika

Ekainaren 26an urtero antolatzen den Ikasblogak jardunaldia izan genuen. Aurten Leioako Magisteritza eskolan izan zen, lehenengo aldiz. Leku aproposa, nire ustez, honako ekimena antolatzeko. Elkar komunikatzeko bideak errazteko ona, hain zuzen. Sareak josteko, trikotatzeko, baita. Ez da erosoa hara heltzea, baina  botoa eman ahal izatekotan, boztatuko nuke hantxe egiteko hurrengo urteotan.

Ikasblogak jardunaldiaren lehen edizioa Getxon egin zen, 2007ko ekainean. Gonbidatzen zaituztet egindako bloga bisitatzen. Zortzi bat urte igaro dira, eta, esan beharra dago ematen dela une berean gaudela. Hori ez da seinale ona gure Hezkuntza Sistemarako, nire ustez. Agian gehiegi espero genuen, agian ausardia, nire aldetik, hau esatea... baina, norantz abiatzen gara? Zahartzen naiz eta lehenengo ordenadore erraldoiak gaur arte bilakaera izugarria egon da teknologian: tablet-ak edonon, smartphone-ak guztion sakeletan, sarea saretzen gelditu gabe, gero eta abiadura handiagorekin eta Hezkuntzan? Aurpegi gazteagoak espero nituen, lagun berriak, ezezagunak, heldu berriak Hezkuntza Digitalera. Oraindik entzuten dira honako baieztapenak: "Ikasleak motibatzen dira teknologiekin", "jartzen diegu lana web orrian"... ez al da garaia ikasleek ikaste-prozesuaren jabe egiteko? Zeri diogu beldurra irakasleok? ... Agian, zahartzen ari naizelako ezkor azaltzen naiz, ez dakit. Edo, agian, sistema zahartzen doa...Udarako utziko dugu hausnarketa. Honaino kronikagilearen burutazioak.

Ekimenari dagokiona, kemena jarri da, bai esperientzia kontatu dutenen aldetik, bai antolatu dutenen aldetik.
Barakaldoko aurpegi batzu, ikastetxeetatik etorriak, biziki eskertzekoa izan da, are gehiago gauden datetan.

@bertamares-en argazkia
Barakaldotik ere haur hezkuntzako esperientzia bakarra: @berbatik -ren eskutik. PBL-en inguruan, tresna digitalak erabiliz (errealitate areagotua barne), hiru urteko geletan... Berak erakutsi digu ez dela ezinezkoa, ikasleak ez direla uste bezain ezgaiak ... Bigarren hezkuntzan, @txiotxio-k ArabARe ekimena aurkeztu zuen, nobedadea eta oso interesgarria. Artea, museoak eta errealitate areagotua. IES Arrigorriaga DBHtik Ortua eta QR kodeei inguruko esperientzia ere aipatzekoa.

Irudia Mikel Agirregabiriaren galeriatik hartu da


Saioa Mikel Agirregabiriak ireki zuen. Hona hemen bere kronika.

Hizlaria, primerakoa, entzutekoa. Daniel Irazola. Helbide honetan duzue CITAn entzun genuen haren hitzaldia. Berritzegune Nagusiako Youtube kanalean, laster, ikusi eta entzun ahal izango duzue bertakoa.

Ikasblogak blogean ari dira jartzen esperientzien aurkezpenak, goiko hegaltxoetan ikus ditzakezue.

Storify polit hau egin digu Garbiñek, twittereko txioen kronika, zehazki. Jardunaldiaren hastag-a bilatzekotan: #ikb14 dokumentazioa aurkituko duzue: esandakoak, elkar trukatutakoa, argazkiak...

Argazkia Garbiñeri esker
Artikulu hau bgune04 blogean ere argitaratu da.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...