Egun hauetan jarri da martxan e-gela, eskola 2.0ko blog. Honen xedea da orientabideak ematea, praktika onak helaraztea eta gelan egin daitezken 2.0ko jarduerak kontatzea.
Espero dugu baliagarria izatea irakasleentzako eta ongi etorriak dira zuen iradokizunak. Esperientzia baduzu kontatzeko, jakinarazi, eta zuk zeuk plazatuko duzu bertan. Ahotsak, nire ustez, irakasleena izan behar du. Jarduera asko ari dira egiten eskoletan eta kolaborazioan lan eginez gero, denon onurako izango delakoan nago.