Mostrando entradas con la etiqueta jardunaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jardunaldia. Mostrar todas las entradas

31 enero 2016

#auKEratopaketa16


Sarrera honetako izenburua Aukera Jardunaldiaren  Twitter-en izandako hashtag da. Kristau eskolak antolatua, eta aulaBLOG elkarteko kolaborazioarekin, urtarrilaren 29an, Deustuko Unibertsitatean, berrehun lagun elkartu ziren egun osoko formazio-topaketan parte hartzeko.

Aukera lehen jardunaldia 2015ean izan zen. Horretan, digitalizazioarako Aukera ekimena aurkeztu zen.
Erraz uler daiteke aurtengoetan ere XXI.mendeko irakaskuntzaz aritzea. Goizean , Jordi Adell, @jordi_a, hasierako hitzaldiaz arduratu zen. Barakaldon ezaguna da, 2010ean gure 24.Jardunaldi pedagodikoetan (Jardunaldi Nagusian) egon bait zen. Aukera topaketan egon zirenek (eta Twitter-en bidez enteratu ginenok ere)  Jaume Igoko irakaslea zuzen eta egoki aritu dela badakigu:
Idea clave: La innovación didáctica no es sólo una cuestión "de aula" o del docente, sino también del centro y del sistema.
Mikel Agirregabiriaren eskutik, bideo honetan duzue Adell-en hitzaldiaren zatia.

Goizean ere Juanfra Álvarez (@juanfratic ), kimikan litzentziatua eta, twitter-eko profilean adierazten duen bezala, irakasle bokazioz, "Innovación educativa, acción activa" bere hitzaldian, hainbat gako proposatu zituen:
"El centro ideal es aquél en el que el alumnado diría ¡por fin es lunes!"
"Si queremos llegar a los/as alumnos/as debemos conocer sus intereses"
"En educación , hay que dejar de dar respuestas y pasar a aprender a hacer(se) preguntas"
Hitzaldiak eta gero, ikastetxeetako esperientziak aurkeztu ziren pechakucha formatuan:  Red La Salle2- Colegio Jesús María (Bilbao), Karmengo Ama Ikastetxea (Amorebieta), Amor Misericordioso (Bilbao), Esclavas SC – Fátima,  Colegio Padre Andrés Urdaneta, Egibide, SUMMA Aldapeta eta Hijas de la Cruz (Renteria)

Arratsaldean, hainbat tailer egin ziren, beste batzuen artean, aulaBLOG-en kideek prestaturikoak:
  • Félix Elejoste--Moodle
  • Ricardo Ibarra -- Classroom: el ‘Entorno Virtual de Aprendizaje’ de Google Educación
  • Marcos Cadenato / Maru Domenech -- Primeros pasos con el blog: usos didácticos
  • José Mari Macías -- Crumble
  • Jon Bustillo / Pablo Garaizar -- Scratch
  • Garbile Larralde -- Visual Thinking
  • Mª Luz Guenaga -- Make World: STEM y programación
  • Isidro Vidal -- Ideas para mejorar la productividad y gestión de tareas
  • Merche Jimeno -- Electrónica creativa en primaria
  • Juanfra Álvarez --  Portfolio digital docente
  • Berta Martínez -- eXelearning
  • Marisa Berdasco / José Manuel López -- Geogebra en el aula
  • Nere Inda -- Empezar con las TIC en infantil
eXeLearning tailerraz arduratu nintzen. Hona hemen aurkezpena:

Oso gustura ibili nintzen, irakasle talde motibatua ostiral arratsaldez ikasten gogoekin. Eskerrik asko guztiei eta zorionak antolatzaileei!

15 marzo 2015

Martxoaren 9an, Barakaldoko BEC-ean, Javier Bahón eta Richard Gerver entzun genituen. Batez ere lehena, nire ustez, primeran egon zen. Ezaguna da mezua, ezagunak ere "iturriak".
Gutako batzuk ibilbidea ere hasita...

24 junio 2013

Ikasblogak 2013, Bide Berriak

Ingeniarien Goi Eskolan, urtero legez, ekainaren 24an, Ikasblogak jardunaldiaren 7. edizioa izan dugu. 140 lagun inguru hurbildu gara aurtengo ekitaldi honetara.
Bide berriak lelopean, Berritzegune Nagusiak (ikasbloggers taldekideen laguntzaz) antolatutako saioan hitzaldiak, esperientziak eta talde lana izan dugu goizean zehar.

Hasteko, Hezkuntza Berriztatzeko Sailaren Bizkaiko Burua den Mikel Agirregabiriak (@agirregabiria) , Sarezkuntza egitasmoaren lan lerroak azaldu dizkigu. Esteka honetan ikus dezakezue eginiko aurkezpena.

Sarrera berean dituzue bideo batzuk Mikelen interbentzioarekin. Hasiera eman dio egunari eta beti bezala, hitz interesgarriak entzun dizkiogu. Segituan, Maite Goñiren hitzaldiaren txanda izan da. Bera arduratu da jardunaldiaren markoa egiten. “Iparra, non? Joerak IKTak eta hezkuntza alorrean” 
Hona hemen Maiteren interbentzioa:

 

Maite (@euskaljakintza) aski ezaguna da hezkuntza, euskara eta ikt munduan. Horizon txostena aipatu egin du eta, txosten horretan ere oinarrituz, irudikatu egin du nolako abiaduran suertatzen diren aldaketak teknologian. Mobile learning garaia heldu dela azpimarratu egin du: "ikasleek tresna (mugikorra, tableta, pc eramangarri...) eraman ikastetxera eta zentruak bermatu azpiegitura eta konexioa".

Eduki irekia erabiltzeko ere gehitu du, hezkuntza irekia lor dezagun. Horretarako, ikasleak hezitu beharra dago, sarean erabil daitezkeen baimen motak ezagutu eta era egokian erabiltzeko (eta errespetatzeko). Erronka jartzen du materialen partekatzean. Guztiz ados!

Beste aldetik, irakaskuntzan prozesuak hobetzeko datuen analisia egin beharra dagoela adierazi du. Analisi horrek zailtasunak, arrakastatsuak diren esperientziak eta baztertu beharreko praktiken datuak bildu eta, ondorioz, erabakiak hartu beharko genituzkeela esan du. Irakasleen lan partekatua eginez gero, prozesu osoa kontrolpean izango genuke.

Gamification hitza erabili du segituan: jolasen inguruko aprendizaia guztiz baztertua izan arren, oso ahalmen handiko baliabidetzat jotzen du: irudimena, estrategia, pentsaera kritikoa eta abarrak lortzeko bide egokia baita.

Azkenik, PLE (ikasteko ingurune pertsonala) ikasketa prozesua garatzeko bide aproposa delakoan dago. Nik gehituko nuke ikasleentzako saihestu ezina dela ikasgai hau: norbanako PLEa eratzea.
Azkenik, 3D inprimagailuak eta laborategi birtualen erabilpenaren gorakada aipatu du.

Ikasblogak13-2

Hurrengo atala irakasleek bidalitako esperientziak izan dira. Bost minututan lanaren zertzeladak ikusi ditugu. Jardunaldiaren blogean jarriko dituzte esperientzia guztien inguruko materialak. Berritzegune Nagusiko Youtube-ko kanalean ikusi eta entzuteko aukera duzue:


Goizeko azken zatian, lan-taldeetan aritu gara eta ideia/gai batzuen inguruan eztabaidan ibili gara. Bi esalditan laburbildu dugu eta linoit tabloi batean idatzita utzi dugu.


Bestelako kronikak egongo dira datozen egunetan. Goiko lerroetan aurkitutakoa islatu egin dut.

22 marzo 2013

V. Hezkuntza Jardun Digitalak: kronika


Martxoaren 14an eta 15ean, Deustuko Unibertsitateko Ingieneria-Fakultatean Hezkuntza Jardun Digitalak ekimenaren barruan hitzaldia eta tailerrak izan genituen. Bosgarren edizio honetan ehunen bat lagun bertaratu ziren.

Lehen egunean, Mercè Gisbert (ikus artikulua: digital learners)Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitatearen irakaslea entzun genuen.


Escenarios digitales para el aprendizaje” lelopean ohiko ikasgeletatik ikasteko gune berrietara igarotzearen garrantziaz berba egin zuen Laburbilduz, espazioak egitekoa nola baldintzatzen duen aztertu zuen. Gisbert-en ustez, hezkuntzaren xedea  herritarrak hezitzea bada (aspaldi  esaten digute behintzat) eskolak, institutuak eta unibertsitateak gizarteratze prozesuan parte hartu beharko lukete. Hau da, 2013.urtean, orokorrean, ikasgelek ez dute zerikusirik gizartearekin, ez itxuran ezta barruko antolamenduan ere. Beraz, hiritarrak (hau da gizatean mugiltzen/hazi egiten diren pertsonak) nekez hezituko ditugu “lau hormen barruan”. Berpentsatzeak eraldaketa ekar dezake.


Egun, beraz, geure ikasgaiaren diseinuak tresna digitalen eta ikasteko ingurunearen baldintzapean jarri behar du. Adituen arabera 1982tik aurrera jaiotako ikasleak  learners digitalak dira eta aprendiz digitalak diren neurrian maisu-maistra digitalak izatea funtsezkoa da.


Nahiz eta irakaslea ikasgai batean konpetentea izan, birtualak diren ingurunetan bide luzea egin behar du gai izateko. Gaur egungo heziketa inguruneak ikas-ekosistemak dira eta ekosistemak diren neurrian ez dira indibidualak, partekatuak baizik. Irakaslearen egitekoa konplexutasun honen aurrean berraztertzearen beharrean gaude, erronka honek dituen baldintzak kontuan hartuz:

  • Espazioak itxiak izatetik irekiak izatera pasatu behar dira, sare bezala funtzionatu ahal izateko (gizartea edo bizitza den mudukoa) Ikasgeletatik ikasteko espazioetara (ikasguneak ote?)
  • Ikas-aldiak ere ez dira banakoak, sareko partaideekin batera kudeatzekoak baizik (xede komun bat lortzeko elkarrekin programatutako ikas-aldiak, hain zuzen)


Horrek esan nahi du “Nire ikasgaiak-nire ikasgelak-nire denborak” ez dutela zentzurik eta “gure ikasgaia-gure ikasgela-gure denbora” bihurtu behar ditugula. Oso konplexua da jabetza pribatutik jabetza partekatua izatera eman beharreko pausuak,  baina ezinbestekoak.


Ikaslea eta ikaste-irakaste prozesua lehenengoak direnetan, ikastea irakastea baino garrantzizkoa denetan, learner erdigunean dagoenetan...



...bideoan ikusitakoak gertatzen dira.


Mende honetako hezkuntzak, aurreko mendeetako espazioan kartzelatua, oso aukera gutxi du berezko xedea bete ahal izateko. Industrializazio garaiko eraikuntzak zein kultura analogikoan oinarritutako prozesuak, antolamendua, sinesmenak , oinarriak...nekez eraldatuko ditugu gure learner digitalek behar duten formazioa lortu ahal izateko.
Montserrat eskolako ikasgela

Jardunaldien inguruko bestelako loturak:

 
Irudiaren jatorria

Social lab jolasaren tailerrean egon nintzen. Honen inguruan esan behar dut oso aproposa ikusten dudala Lehen Hezkuntzatik aurrera ikasgelatan erabiltzeko.

Se trata de un wargame.Los wargames son retos de seguridad, establecidos en niveles, "cajones de arena" para trastear sin peligro, en palabras de Pablo Garaizar, autor del juego. La razón para crear este juego es que tras un análisis de los programas que existen para educar en el uso de las redes sociales, constata que se trata de juegos muy infantiles (a veces, pensando que los niños son "tontos") y que no aportan un aprendizaje siginificativo sobre las redes que les ayude a gestionar su identidad evitando los riesgos. Pablo opina que hay que buscar un equilibrio entre la seguridad y la sociabilidad y que los wargame pueden aportar aprendizaje social sobre riesgos reales.

La realidad es que la ingienería social supone un riesgo suficiente como para que las propuestas educativas pasen por simulaciones más complejas que pongan al alumno/a en la tesitura de tomar decisiones y asumir sus posibles consecuencias. Ser un hacker social, de manera que conozcan las técnicas que estos utilizan, para manipular y poder prevenirlas en entornos reales, es la premisa del juego que propone retos, por niveles, en un entorno seguro, pero con situaciones reales.

Se puede jugar en línea, en cuatro idomas: euskara-castellano-inglés y alemán. También se puede instalar en un servidor del centro y jugar offline. Se crean perfiles ficticios y se interactúa con los perfiles que el juego ha creado. También pueden practicar con los/as compañeros/as de la clase. En este link y en el canal de Youtube de la Universidad de Deusto tenéis los tutoriales de cada nivel del juego (salvo el nivel 10).

24 febrero 2013

III.Jornada Convivencia escolar en Leioa- Primera parte

Nunca había estado en el Auditorium del Kultur Leioa y la verdad es que me ha gustado. Moderno y con mucha luz, con instalaciones adecuadas para múltiples actividades. Me llamó la atención el entorno: plazas bonitas, espacios para juegos... Buen lugar para criar niños/as (si exceptuamos que está atravesado por La Avanzada, sería perfecto).
Nos acercamos desde Barakaldo una docena de docentes y asesoras del Berritzegune con la intención de escuchar voces sensatas en torno a la convivencia escolar y disfrutar de experiencias de éxito de centros escolares.
En esta jornada pudimos escuchar a Pedro Uruñuela hablar sobre la situación actual de la convivencia en esta época de gran crisis. Me gustó. Y lo hizo porque transmitía compromiso, porque se expresó clarito y porque su discurso hablaba de la convivencia positiva.
Supongo que en algún espacio se colgará su intervención (aquí, la presentación que utilizó) así que sólo mencionaré alguna idea de las que expuso:
  • En la coyuntura actual, en la que se anda cociendo una ley como la LOMCE, se pregunta si la finalidad de la educación es el aprendizaje de materias o crear ciudadanos competentes, responsables, solidarios. También se cuestiona porque ambas visiones son percibidas como contradictorias.
  • En 2008 deja de estar de moda hablar de planes de convivencia, ya no hay jornadas o congresos...Existe un paso de la convivencia a la competencia social y ciudadana.
  • Las nuevas claves de la convivencia se centran en el bullying, el ciberbullying, las conductas disruptivas y la violencia de género. Todas tienen como eje las relaciones interpersonales basadas en el dominio-sumisión. Son consecuencia de un modelo que propugna la competitividad, el individualismo... elementos que no ayudan a la equidad en el sistema.
  • Para Uruñuela hay que desaprender ese modelo y adoptar un modelo basado en los Derechos Humanos (valores éticos que tienen un amplio consenso), en la paz positiva y en el respeto al alumno.
  • Competencia social, ética y educación emocional
  • Habla de pasar del modelo REACTIVO, modelo autoritario, aquél que reacciona cuando surge un conflicto y que basado en sanciones a un modelo PROACTIVO, en el que se trabajan las competencias emocionales, sociales y éticas, la prevención e inclusión, para todas las personas, la comunidad y el entorno.
  • La actitud proactiva lleva a la convivencia positiva. Establecer relaciones con uno mismo, con los demás y con el entorno para que lo que hay que desarrollar competencias intrapersonales. El factor novedoso es el entorno, no solo llevarme bien con los amigos sino interferir en el entorno, desde un modelo basado en la dignidad humana, los derechos humanos y la convivencia positiva. La inteligencia interpersonal hay que trabajarla.
  • Los valores se aprenden practicando. El aprendizaje y servicio solidario y el alumnado mediador son dos ejes del trabajo en convivencia.
Oso interesgarria, benetan. Eta amaitzeko, bere aurkezpenatik ateratako koadro hau:
(Pedro Uruñuela, de la presentación el día 21 de febrero en Leioa)

Honen ostean, Gontzon Kintanak eta Bea Ugartek "Gurekin bada, izango da" Ikastetxeetarako lan proposamena aurkeztu zuten. DBHko lehen ziklorako guztiz jorratua, zentruetan pilotatua, HHrik DBH-ra osotzen duen proposamena dugu. HIKHASI aldizkariko 171.,172.,173.,174 eta 175.aleetan duzue eskuragarri. Hona hemen erabilitako aurkezpena:


Jakin, ahal izan eta nahi izan dira proposamenaren zutabeak. Metro bateko planoaren irudia dela medio, eraman gaituzte proiektuaren zehar. Hiru abiapuntu dituzte: 

  • Gatazten trataerari
  • Emozio-heziketari
  • Ikaskuntza kooperatiboari
Proposamenean, hezkuntza ziklo bakoitzean inresgune bat, balio bat eta emozio bat lantzen dira, ondoko koadroan ikus daitekeen moduan:



Aurkezpenaren zehar egizue bidaia eta gozatu proposamen honekin!

Goiza amaitu baino lehen Rosario del Rey-ren ponentzia entzun genuen: "Ciberconvivencia: un nuevo contexto para el desarrollo"
De esta parte de la jornada me quedo con estas ideas:

  • Hay que incluir en los Planes de Convivencia el desarrollo social y moral en la red, hay que hacer modelaje con el alumnado, deben tener experiencias, afrontando situaciones. Hay que desarrollar la actitud critica y reflexiva, las habilidades, analizar las ciberconductas. 
  • La empatía hay que trabajarla mucho pues los comportamientos negativos en la red son, muchas veces, consecuencia del analfabetismo.
  • Lo que sucede en las redes es competencia también del centro: los mismos alumnos que en el patio tienen conflictos, pueden tenerlos en la red (a veces con los roles de agresor y víctimas cambiados)
  • La competencia digital no es sólo tecnología. (Aquí recomendamos la lectura de las dimensiones de la competencia digital, documento marco del Pais Vasco en el que se hace mención expresa a la ciberciudanía )
  • En este momento CONVIVENCIA=CIBERCONVIVENCIA.
En este link tenéis el documento que nos entregaron en la jornada. En este otro el proyecto ConRed y en este último EUkidsOnline. Además, en este otro link podéis leer algo más sobre "Las redes sociales, un nuevo contexto de desarrollo" de la misma autora.

Esta entrada me está quedando excesivamente larga. En una segunda entrega os cuento la exposición de Fernando Muga, del Berritzegune de Leioa (las jornadas organizadas por Geuz se llevan a cabo con la colaboración del Berritzegune y del Ayuntamiento de Leioa). Además, nos faltan las experiencias de los centros, aspecto muy interesante en estas jornadas, con aportaciones muy ricas e ideas que funcionan, algunas contadas por los propios alumnos/as.

Azken ordukoa: Barakaldkoko berritzeguneko blogean, Lolik eginiko kronika


11 diciembre 2011

Eskola 2.0 jardunaldia

Ez nintzen egon jardunaldian eta oso baliagarria izan da Blogge@ndok Educ@contic-en  eginiko artikulua. Hona hemen esteka
Tomada de Educ@contic


No estuve en la jornada eskola 2.0 celebrada el 30 de noviembre en  La Alhondiga de Bilbao. En este artículo de Blogge@ando publicado en Educ@contic, hay una extensa y precisa crónica de lo acontecido.

26 mayo 2011

Ikasblogak 2011

Aurten ere, Ikasbloggers taldeak bultzatua eta Berritzegune Nagusiaren ardurapean, Ikasblogak jardunaldia izango dugu Bilbon, Ingeniarien Goi Eskolan, ekainaren 27an.

Oraingo honetan gai izango da "Sarean lan egin hobeto ikasteko eta irakasteko". Gaia guztiz aproposa bizi garen garaian, ezinbestekoa baitugu sareak eraiki, elikatu eta era kooperatiboan lan egitea. Hori irakasleei dagokien aldetik baina, eta, garrantzizkoagoa, arrakastaren funtsa izan daiteke ikasleen kasuan, datozen erronkei erantzun ahal izateko.

Beraz, eta eskola eguna ez denez, animatzen zaituztegu parte hartzen, zuen esperientziak zabaltzen eta aipaturiko sare kulturan parte hartzen. Ez zarete damutuko. Bakardadea, askotan, izan baita eskolaren ezaugarri nabarmena, tamalez, eta egun, hori mantenduezina da. Tekonlogiarekin edo teknologia barik, ezinbestekoak dira sare irakas-irakskuntza prozesuetan

Jardunaldiaren blogean duzue izena emateko esteka, bazkarian apuntatzeko   formularioa eta behin behineko egitaraua.

Hasierako hitzaldian izango da Fernando Posada, CEIP Evaristo Valle irakaslea eta benetan, merezi du entzuteak. Lehen hezkuntzako irakasle honek ikasleekin egiten dituen jarduerak egokiak izateaz gain, eredugarriak ere badira, nire ustez.