Irailaren 6an, ikastetxe publikoak zein itunpekoak deitu genituen Clara Campoamor zentro zibilkoan elkartzeko
lehen hezkuntzako irakasleek Heziberri 2020k dakatzan
nobedadeak ezagutzeko eta, batez ere,
elkarlanean,
eredu pedagogikoak zein
dekretuak adierazten dituen metodologia eta programazioak
praktikatzeko.
Zeregin asko daude ikasturte hasieran baina, ikasleak zentroetan hasi baino lehen, aukera paregabea dugu
lau ordutako saioa burutu ahal izateko, eta, batez ere, ahalik eta dozente gehiago bertaratu ahal izateko.
Barakaldoko ikastetxe guztietako irakasleak hurbildu ziren,
220 lagun inguru. Horrek asko poztu gintuen eta
eskerrak eman nahi dizkizuegu hurbildu zineten guztieei bai, eta zentroen zuzendaritza taldeei ere.
Jardunaren
lehen zatian, marko teorikoa jorratu genuen eredu pedagogikoa eta dekretuaren iturriak aztertuz. Aurrean dugun lana ez dela "hutsean" eraki behar azpimarratu genuen, urteak bait daramatzagu konpetentziak, metodologia eragileak edo errubrika hitzak eta kontzeptuak entzuten, ezagutzen eta, neurri batean, aplikatzen gure ikastetxeetan. Hale ere, dokumentu berriak irakurtzearen eta barneratzearen beharra funtzezkoa da. Zentzu horretan, taldekideekin trukatzea iritziak, iradokizunak eta abarrak tresna ezinhobea deritzogu klaustroetan hausnarketa sustatzeko eta komuneko oinarriak ezartzeko. Hiztegi komuna izatea abiapuntua izan daiteke eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuko web orrian jarritako
glosarioa lagungarria izan daiteke.
Bestalde, saioa diseinatzen hasi ginenean, dinamikak erabitzea, hausnarketa sustatzea eta elkarlana helburutzat hartu genituen. Transmisio ereduak baztertu nahi baditugu ezinbestekoa da aholkulariok ere
aktiboak diren eredu metodologikoak erabiltzea eskaintzen ditugun formazio-saioetan. Batzutan, eredu honek "desoreka" sor dezake. Eta desorekak onak dira eraldaketa sustatzeko, gure praktikak kolokan jartzeko eta, horren ondorioz, agian, praktika berriztatzeko erabakiak hartuko dira. Gainera, erabilitako dinamikak eta teknikak ikasgeletan edota irakasleen bileretan erabilgarriak izan daitezkeela pentsatzen dugu.
Saioaren hasieran, prozedura ezarri genuen batzarrari etekina ateratzeko (seinalea adostu genuen talde-lana uzteko eta zetorren ataza burutu ahal izateko, adibidez). Banandutako post-it-etan, ideiak, galderak eta iruzkinak jartzeko konsigna eman genuen
"foro analogikoa"n utz zitzaketela adieraziz.
Ondoren, aurrezagutzak azalaratzeko,
1-2-4 teknika erabili genuen. Bigarren zatian, kafea eta gero,
lauko taldeetan elkartu ziren eta unitate didaktikoaren edukiera, atalez atal, azaldu genuen adibideak eta ereduak ematen. Guk diseinatutako txantiloia bete zuten elkar lanean. Bazeramaileek taldekideen ekoizpenak partekatu zituzten eta bide batez, taldeetan sortutako ideiak "eramateko" aukera izan genuen guztiok. Bestalde,
baliabideak ordenatzeko, lehenesteko eta gordetzeko baita zentroen ekoizpenak partekatzeko ere, sortu dugun
Heziberri 2020 sitea aurkeztu genuen. Bertan, jardunaren aurkezpena, txantiloiak eta argazkietan eginiko dokumentazioa daude eskura.
Amaitzeko,
"artile sarea" sortu genuen saioaren gure azken
xedea irudikatzeko: Barakaldoko lehen hezkuntzan aritzen diren
irakasleen lan-sarea sortzeko gonbidapena luzatzea. Irakasle lana doitzearen erronkaren aurrean, kooperazioa eta eskuzabaltasuna izan daitezke (badira) arrakastaten gakoak. Baliabideak, praktika onak, zalantzak, eskaerak partekatzeko, Twitter-en hashtag hau
#LHberriztatzen_ B04 zabaldu (eta erabiliko) dugu
.
Elkarrizketak, elkar-lanak, ezagutza adierazi eta partekatzeak, hau da, guztion adimenak jokoan jartzeak lagunduko digu ikaste-irakaste prozesua egokitzen eta aberasten ikasleek, mende honetan, behar duten formazioa jaso ahal izateko.
Twitter-en aurkituko gaituzue:
@bertamares
@susanalobela
Bidaia hasi da...