Mostrando entradas con la etiqueta Jardunaldi pedagogikoak. Mostrar todas las entradas

28 octubre 2015
16 octubre 2010
Jardunaldien bloga
Hilak 20an eta 27an Barakaldoko Jardunaldi Pedagogikoak izango ditugu Barakaldoko Clara Campoamor egoitzean.

Honen berri jaso duzuelakoan nago. Baina ez nago honen seguru jardunaldiaren bloga ezaguna denik guztion artean. Ekitaldirako espresuki eginda, blogean artikulu dezente daude jadanik irakurtzeko. Eta iruzkinak uzteko ere. Profesional askoren laguntzaz eraikitzen ari da gunea, xede konkretu batekin: Gaitasun digitalari buruzko hainbat hezkuntza kideen gogoetak biltzeko. Irakasleak, aholkulariak... ari dira, dauden lanpostuetatik gaitasunari buruz duten ikuspegia adierazten. Baita baliabideak estekatzen ere.
Funtzionamenduan egongo da jardunaldiak amaitu arte, behintzat, eta jardunaldien egunetan zuzeneko kronikak ere izango dituzue puntualki. Beraz, ezin baduzue Jordi Adell entzun lehen saioan, haren aurkezpena eta esandakoaren berri izango duzue egunean bertan. Berdin bigarren eguneko Jorge Flores-en hitzaldiari dagokiona eta IES Uribe kosta BHI eta CEP Andra Mari LHI ikastexeko arduradunek kontatuko diguten esperientziekin.
Gogoratu bigarren saiorako Barakaldoko irakasleria hurbildu daitekeela (behintzat Lehen eta Haur Hezkuntzakoa) jarri dugun ordutegiagatik: 14:00etatik 17:00ak arte.
Barakaldoko berritzegunetik ahalik eta irakasle gehien hurbiltzea nahi izango genuke. Aretoa betetzen bada oso arro sentituko ginateke. Are gehiago, aurtengo ikastetxeen lan ikaragarria kontuan hartua, gurekin bat egiten duzuela hezkuntza 2.0 ekimenarekin argi azalduko zen.

16 septiembre 2010
24.Jardunaldi pedagogikoak Barakaldon
Ezkerreko menuan duzue eskura Jardunaldiaren blogari sarbidea. Aurten ekitaldirako gune berezia sortu dugu. Hantxe, jardunaldiak baino lehen, irauten duten bitartean eta amaitutakoan jasoko dira materialak, kronikak, albisteak, iritziak eta nahi dituzuen kontu guztiak.
Urte berezia hau, bai.
Lehendik, gure berritzegunea sartu zen guk deitu diogun "bgune2.0" ekimenean, Moodle plataformaren erabilera sustatzen, mintegi birtualak jartzeko baita materialak ere.
Halaber, bloga aholkulari guztien partaidetzarekin abian jarri genuen. Egun, gure presentzia birtuala bermatzen doazela esan dezakegu. Facebook-en orria izatea baino ez da falta!
Ikasturtea amaitzear zegoela Ikasblogak jardunaldia jaso genuen geure herrian eta Barakaldoko Berritzegunearen ardurapena. Oso esperientzia polita eta emankorra guretzako, benetan!
Eta hori guztia gutxi balitz, Urriaren 20an eta 27an , Barakaldoko Jardunaldietan, gaitasun digitalari buruz mintzatuko dugu.
Nire ustez, hezkuntza munduan dugun erronka nagusietako bat da garai digitalean sartzea da. Horri ekin behar diogu eten gabe, poliki-poliki behar dutenentzako baina errealitateari bizkarra eman barik.
Krisialdian gaudela diote. Krisi aldietan ere ikas dezakegu eta, nire ustez, ikasi egin behar dugu. Eguneraketak sustatzen direnean krisialdiari aurre egiten diogu.
Halere, berrikuntzak ez dira etorriko teknologia izategatik gure lanbidearen berreraiketatik baizik.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)