20 octubre 2016

PBL ikastaroa lehen hezkuntzako irakasleentzat

Urriaren 25ean PBL (proiektuen bidezko lana) ikastaro/mintegiko lehen saioa izango dugu Barakaldoko berritzegunean.

Badakigu urrian zehar lanez gainezka daudela ikastetxeak: bekak, Urteko Plana...

Zereginen artean, irakasleek ere programazioak berriztatzeari ekin diote. Irailaren 6an, Heziberri saioan, jorratu genuen unitate didaktiko baten garapena urratsez urrats eta adibideak jartzen. Antolatzaile grafikoa ere luzatu genizuen baliagarria izango zelakoan. Horretaz gain, hori guztia biltzen duen SITEA ere aurkeztu genuen.

Azken astean galdetu digute arazo-egoera baten inguruko unitate didaktikoa nola egin. Ba, erantzuna PBL ikastaroan duzue, hain zuzen. Heziberri saioan azaldu genuen bezala, arazo-egoera edo erronka PBLen bidezko unitate didaktikoaren abiapuntua da.

Beraz, zuzendaritza taldeei esan genien bezala, lehen hezkuntzako irakasleei (tutoreei, batez ere) gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzen datorren astean hasiko den ikastaroan. Bertaratzen direnek beraien ikastetxearen lantaldeekin batera apurka apurka berriztatze horrek ekartzen dituen aldaketak ulertuko dituzte eta praktikan jarriko dute.

Bestalde, gure praktika doitzeko beharrezkoa da norabanako konpromisua: sekuentzia/unitate didaktikoa diseinatzearena eta zuen ikasleekin aurrera eramatearena. Bi osagaiak ezinbestekoak dira formazio eraginkorra lortzeko.

Bideo labur hau, gazteleraz, uzten dizuegu gakoak ezagutzeko:



Helbide honetan duzue izena emateko inskripzio orria.

Amaitzeko, 30.Jardunaldi Pedagogikoetako blogean duzue inskripzioa egiteko esteka. Aurten, PBL-a izango da gaia eta emalea Fernando Trujillo.

No hay comentarios: