Oso esperientzia ona izan dela aitortu nahi dut. Lehen bilera honetan ikasle eta irakasle berriak zeuden batzarrean eta gainera berritzeguneko aholkularia hurlbiltzea ... Ba, esan behar dut ikasleak zein irakasleak harrera ezinbobea egin didatela.
Ikastetxean astero izaten dituzten ikasgeletako asanbladetan hainbat gai jorratzen dira eta hilero egiten diren ikasleen asanblada orokor honetan ikasmaila bakoitzeko bi ikasle ordezkari bertaratzen dira (1.mailatik 6. mailara). Irakasleen partetik, ikaskom batzordean daudenak ere egoten dira, zuzendaria eta ikasburua barne. Ikasburuak aldez aurretik jaso eta landutako gaiordena jarraitzen du, bileran moderatzaile lana eginez.
Gai zerrendako puntuak jorratu eta ikasleek han erabakitakoa idazten dute informazioa geletan partekatzeko: aurtengo araua, nola bideratu salatu beharreko jarrerak... azaltzen da. Kontuan hartzen da ikasleen adina eta lehen eta bigarren mailetakoek ulertu eta idatzi arte itxaroten dira errespetuz.
Aurteko ikasgeletako elkarbizitza koadernoak banandu dira baita erabilera azaldu ere.
Hau guztia primerako izan arren, azken puntua izan da aipagarriena. Txandaka geletan jasotako kezkak eta problemak azalaratu dituzte ikasleek. Ikasle gehienek ekarpenak egin dituzte, helduek adi entzun dute eta guztion artean proposamenak egin dituzte.
Planteamendu hauek oso emankorrak direla pentsatzen dut, ahotsa ikasleei ematen zaielako, arazoetaz pentsatzeko eta akordioak hartzen eta betetzen ikasten dutelako, irakasleek ikasleen argudioak eta kezkak entzun eta bideratzeko laguntza eman dezaketeelako eta, bide honetan, benetako hezkuntza komunitatea osotzen delako.
Barakaldoko eskola batzuetan egiten dela dakidanez, hurrengo batez ea gonbidatzen nauten.:)
No hay comentarios:
Publicar un comentario