31 enero 2016

#auKEratopaketa16


Sarrera honetako izenburua Aukera Jardunaldiaren  Twitter-en izandako hashtag da. Kristau eskolak antolatua, eta aulaBLOG elkarteko kolaborazioarekin, urtarrilaren 29an, Deustuko Unibertsitatean, berrehun lagun elkartu ziren egun osoko formazio-topaketan parte hartzeko.

Aukera lehen jardunaldia 2015ean izan zen. Horretan, digitalizazioarako Aukera ekimena aurkeztu zen.
Erraz uler daiteke aurtengoetan ere XXI.mendeko irakaskuntzaz aritzea. Goizean , Jordi Adell, @jordi_a, hasierako hitzaldiaz arduratu zen. Barakaldon ezaguna da, 2010ean gure 24.Jardunaldi pedagodikoetan (Jardunaldi Nagusian) egon bait zen. Aukera topaketan egon zirenek (eta Twitter-en bidez enteratu ginenok ere)  Jaume Igoko irakaslea zuzen eta egoki aritu dela badakigu:
Idea clave: La innovación didáctica no es sólo una cuestión "de aula" o del docente, sino también del centro y del sistema.
Mikel Agirregabiriaren eskutik, bideo honetan duzue Adell-en hitzaldiaren zatia.

Goizean ere Juanfra Álvarez (@juanfratic ), kimikan litzentziatua eta, twitter-eko profilean adierazten duen bezala, irakasle bokazioz, "Innovación educativa, acción activa" bere hitzaldian, hainbat gako proposatu zituen:
"El centro ideal es aquél en el que el alumnado diría ¡por fin es lunes!"
"Si queremos llegar a los/as alumnos/as debemos conocer sus intereses"
"En educación , hay que dejar de dar respuestas y pasar a aprender a hacer(se) preguntas"
Hitzaldiak eta gero, ikastetxeetako esperientziak aurkeztu ziren pechakucha formatuan:  Red La Salle2- Colegio Jesús María (Bilbao), Karmengo Ama Ikastetxea (Amorebieta), Amor Misericordioso (Bilbao), Esclavas SC – Fátima,  Colegio Padre Andrés Urdaneta, Egibide, SUMMA Aldapeta eta Hijas de la Cruz (Renteria)

Arratsaldean, hainbat tailer egin ziren, beste batzuen artean, aulaBLOG-en kideek prestaturikoak:
  • Félix Elejoste--Moodle
  • Ricardo Ibarra -- Classroom: el ‘Entorno Virtual de Aprendizaje’ de Google Educación
  • Marcos Cadenato / Maru Domenech -- Primeros pasos con el blog: usos didácticos
  • José Mari Macías -- Crumble
  • Jon Bustillo / Pablo Garaizar -- Scratch
  • Garbile Larralde -- Visual Thinking
  • Mª Luz Guenaga -- Make World: STEM y programación
  • Isidro Vidal -- Ideas para mejorar la productividad y gestión de tareas
  • Merche Jimeno -- Electrónica creativa en primaria
  • Juanfra Álvarez --  Portfolio digital docente
  • Berta Martínez -- eXelearning
  • Marisa Berdasco / José Manuel López -- Geogebra en el aula
  • Nere Inda -- Empezar con las TIC en infantil
eXeLearning tailerraz arduratu nintzen. Hona hemen aurkezpena:

Oso gustura ibili nintzen, irakasle talde motibatua ostiral arratsaldez ikasten gogoekin. Eskerrik asko guztiei eta zorionak antolatzaileei!

No hay comentarios: