Bide berriak lelopean, Berritzegune Nagusiak (ikasbloggers taldekideen laguntzaz) antolatutako saioan hitzaldiak, esperientziak eta talde lana izan dugu goizean zehar.
Hasteko, Hezkuntza Berriztatzeko Sailaren Bizkaiko Burua den Mikel Agirregabiriak (@agirregabiria) , Sarezkuntza egitasmoaren lan lerroak azaldu dizkigu. Esteka honetan ikus dezakezue eginiko aurkezpena.
Sarrera berean dituzue bideo batzuk Mikelen interbentzioarekin. Hasiera eman dio egunari eta beti bezala, hitz interesgarriak entzun dizkiogu. Segituan, Maite Goñiren hitzaldiaren txanda izan da. Bera arduratu da jardunaldiaren markoa egiten. “Iparra, non? Joerak IKTak eta hezkuntza alorrean”
Hona hemen Maiteren interbentzioa:
Maite (@euskaljakintza) aski ezaguna da hezkuntza, euskara eta ikt munduan. Horizon txostena aipatu egin du eta, txosten horretan ere oinarrituz, irudikatu egin du nolako abiaduran suertatzen diren aldaketak teknologian. Mobile learning garaia heldu dela azpimarratu egin du: "ikasleek tresna (mugikorra, tableta, pc eramangarri...) eraman ikastetxera eta zentruak bermatu azpiegitura eta konexioa".
Eduki irekia erabiltzeko ere gehitu du, hezkuntza irekia lor dezagun. Horretarako, ikasleak hezitu beharra dago, sarean erabil daitezkeen baimen motak ezagutu eta era egokian erabiltzeko (eta errespetatzeko). Erronka jartzen du materialen partekatzean. Guztiz ados!
Beste aldetik, irakaskuntzan prozesuak hobetzeko datuen analisia egin beharra dagoela adierazi du. Analisi horrek zailtasunak, arrakastatsuak diren esperientziak eta baztertu beharreko praktiken datuak bildu eta, ondorioz, erabakiak hartu beharko genituzkeela esan du. Irakasleen lan partekatua eginez gero, prozesu osoa kontrolpean izango genuke.
Gamification hitza erabili du segituan: jolasen inguruko aprendizaia guztiz baztertua izan arren, oso ahalmen handiko baliabidetzat jotzen du: irudimena, estrategia, pentsaera kritikoa eta abarrak lortzeko bide egokia baita.
Azkenik, PLE (ikasteko ingurune pertsonala) ikasketa prozesua garatzeko bide aproposa delakoan dago. Nik gehituko nuke ikasleentzako saihestu ezina dela ikasgai hau: norbanako PLEa eratzea.
Azkenik, 3D inprimagailuak eta laborategi birtualen erabilpenaren gorakada aipatu du.
Hurrengo atala irakasleek bidalitako esperientziak izan dira. Bost minututan lanaren zertzeladak ikusi ditugu. Jardunaldiaren blogean jarriko dituzte esperientzia guztien inguruko materialak. Berritzegune Nagusiko Youtube-ko kanalean ikusi eta entzuteko aukera duzue:
Goizeko azken zatian, lan-taldeetan aritu gara eta ideia/gai batzuen inguruan eztabaidan ibili gara. Bi esalditan laburbildu dugu eta linoit tabloi batean idatzita utzi dugu.
- Twitter-en ere ibili gara. Esteka honetan duzue #ikb13 hashtag-arekin eginikoa eta beste honetan #ikasblogak2013 hashtag-arekin.
- Argazki gehiago, ikasblogak2013 etiketapean.
- Txaramela, bideo aurkezpena, Arrigorriaga telebistan.
Bestelako kronikak egongo dira datozen egunetan. Goiko lerroetan aurkitutakoa islatu egin dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario