03 noviembre 2013

27. Jardunaldi Pedagogikoak: Saio Nagusia

Jardunaldi Nagusiaren leloa: Irakasleak gaur egun: erronka berria.

Hasi da Barakaldoko Alkatea(Alfonso García)ren agurrarekin. Berritzeguneko Zuzendaria(Loli)ren ongietorria jaso dugu eta azkenik Luis Choyari omenaldiarekin jarraitu dugu.
Mikel Agirregabiriak, lurralde berrikuntza buruak testuingua jarri dio jardunaldiari. "Para hackear al mundo el mejor camino es hackear la educación" izan da hitzaldiaren izenburua.
Ondoren, Candik Luis Choyarentzako hitzak izan ditu, hitz hunkigarriak, bihotzetik esanda.


luis choya

Miguel Ángel Santos Guerra guri buruz aritu zen. Irakasleok, maisu-maistrok berak jarritako ispiluan gure burua ikusteko aukera izan genuen. Ispilua batzutan ederra, gehietan Dorian Gray-rena bezalakoa. Islada zorrotza, argia, pentsatua eta, batez ere, zuzena.

Esandakoa laburpen-dokumentu honetan duzue eskuragarri, Iñaki Muruak (@imurua-k) egina (nik ere ekarpen txikiak jarri ditudalarik).

Bestalde, beste honetan, storify-n jaso nituen twitter-en esandakoak.

Mikel Agirregabiriaren Youtube kanalean berak eginiko bideoak. Laster Josik (@josi) grabaturikoak BNko kanalean izango ditugu.

Jardunaldian ARCE proiektuan eginiko CDa banandu zen eta gure kideak diren Ana Garcíak eta Bego Marqués-k proiektua aurkeztu zuten.
Hona hemen bideoa:


 
Elkarlana, kooperazioa, disziplinartekotasuna, indarguneen batura... ongi nahasturik atera daitekeen produktu ederra.



Datorren asteazkenean elkar ikusiko dugu tailerretan!

No hay comentarios: