Ofiziala den hasiera izan ondoren, hizlari nagusiaren hitzak entzun genituen. Tiscar Lararen hitzak ondoko bideoan dituzue. Nik gehitu nahi dudana da diskurtso potentea egin zuela, apaltasunez baina "karga handikoa".
Hasi zen gazteek, sarean daudenean, egin duten erabileraz mintzatzen : informazioa bilatu, komunikatu eta sortu (blogak, argazkiak, mezuak...) Azken aspektu hau berezkoa da belaunaldi gazteentzako.
Atsedenaldiaren ondoren, Haur / Lehen Hezkuntzako esperientziak eta Bigarren Hezkuntzakoak izan dira gaia. Blog ofizialean dituzue bi aretoetan izandako esperientzien kronika.
- Twitter-en erabilitako hashtag: #ikb12
- Berritzegune Nagusiko Slideshare-ko gunea, erabilitako aurkezpenekin
- Mikel Agirregabiriaren kronika
- Hautatzen blogeko kronika bisuala
Artikulu hau zirriborroan nuenez, gehitu dezaket hemen azken albiste bat Tíscar Lara-i buruz. Urriaren 22an sari oso merezitua jaso zuen: "Las 100 mujeres líderes en España", según el ranking promovido por MujeresyCia
Hona hemen artilukua
Zorionak!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario