De la presencia invisible a tomar las riendas de nuestra Identidad Digital Docente.
Se habla mucho de la utilización de internet en ámbitos educativos. Hace ya años que iniciamos ese camino y es hora de avanzar hacia la identidad digital (docente) como expresión del primer paso hacia la construcción del PLE y la toma de conciencia de los docentes de la Cultura Digital en la que estamos (debemos estar) inmersos. En este artículo expongo algunas reflexiones en torno a la necesidad de ir definiendo la Identidad Digital Docente. Las líneas que siguen recogen lo tratado en sesiones del seminario Tutore 2.0 sobre este tema. Incluyo un esquema de lo que, creo, supone la ID docente en el trabajo con alumnado y fuentes complementarias para profundizar en el tema.
Hasi baino lehen egin dezagun bidaia xumea gizakion kultura garaien zehar. Lehenengoz, ahoko kultura izan zen, hitzekin transmititutako ezagutza. Ondoren, letradun kultura zabaldu zen, batez ere inprenta asmatu zenetik XX.menderarte iraun duena. XXI.mendean, nagusiki, kultura digitalak hartu du lekukoa, aurreko arotik bost mende pasa ondoren. Esan dezakegu idatziko kulturatik digitala den kulturarainoko bidean gaudela mende honetako bigarren hamarkada honetan. Elkarrekin nahastuak agertzen dira baina azkenaren ezaugarri bereziez ohartzeko beharrean gaude. Ezagutzea eta baita murgiltzea ere ezinbestekoa da Hezkuntzan, gure ikasleak bizitzen direlako sarean eta, garrantzikoena, baita gaztaroan eta helduaroan ere biziko dira, herritar digitalak izango diren heinean.
Internet-en eginiko edozein jarduerak aztarnak uzten ditu. Askotan, gu ohartu gabe gertatzen da. Gure pentsatzeko era, gustoko lekuak eta abarrak adierazten dira nabigazioan. Gure IDa ari gara eratzen... baina , zertan datza? Zein ezaugarri nabarmenak ditu? ID-ak sarean nor garen adierazten du eta, kudeatzeko, hiru osagai dira ezinbestekoak
- Ikuspena: sarean egiten dugunaren islada.
- Erreputazioa: Beste erabiltzaileek duten guri buruzko iritzia. Guk ere eraikitzen dugu jakinaren gainean gaudenean interneteko giza-sareetan, blogetan...
- Pribatutasuna: IDaren kudeaketaren ardatza da hau. Erabakiak hartu behar ditugu irekian edo pribatuan jartzen ditugun edukiak, iritziak, materialak.
- "Prosumidor" (kontsumitu+sortu) arduratsua izatea
- Irakasle digitalak izatea eta ondorioz aktiboki parte hartzea sare profesionaletan
- Herritartasun digitala izatea eta garatzea.
Gehiago jakiteko:
- BID (Bartzelonako Unibertsitateko biblioteconomia eta dokumentazioaren fakultatearen orria): " La gestión de la identidad digital:una nueva habilidad informacional y digital" artikulua. Aina Giones-Valls eta Marta Serrat-Brustenga.
- JJ de Haro: "Identidad digitakl y redes sociales" artikulua.
- Antonio Omatos (CPR Logroño, TIC aholkularia) eta Victor Cuevas (IES Joaquín Araújoko orientatzailea): "Taller de ID y redes sociales" sitea
- Antonio Omatos: "Identidad digital y redes sociales en la educación" slide
No hay comentarios:
Publicar un comentario