05 noviembre 2011

e-porfolio baten txantiloia, tutoretzan lan egiteko tresna

Esta entrada está también publicada en e-gela, blog de buenas prácticas de Eskola 2.0


El objeto de este post es presentar el portfolio como herramienta de trabajo en la tutoría de Primaria. La idea la encontré en el blog de Teresa Montenegro mientras preparábamos  el seminario para tutores de Primaria. Teresa presenta un modelo que utiliza con sus alumnos de 6º  y que se basa en una idea de Nuria Alart. La plantilla de dicho porftolio, elaborada con Google Sites  está compartida y es pública. Mi tarea ha sido traducirla para ponerla de nuevo como plantilla en la red. Cualquiera puede descargarla y utilizarla en su aula. En esta lineas que siguen relato cuál puede ser su uso.
Artikulu honen xedea  da tutoretzan erabiltzeko portfolioa aurkeztea .Lehen Hezkuntzako tutoreei zuzendutako mintegiaren prestaketan geundela aurkitu nuen Teresa Montenegroren blogean. Teresak, Nuria Alart-ek eginiko txantiloian oinarritzen du berak 6.mailako ikasleekin erabiltzen duen eredua.Txantiloia, Google Sites-en eraikia dago eta nire konpromisoa  izan da euskaratzea berriro sarean partekatzeko txantiloi eran. Ondoko lerroetan nolako erabilera eman aipatzen dut.
Tutoretza esatean ikasgelan dauden ikasle guztien bakoiztasunaz eta ikasleen “giza-talderen” funtzionamenduaz ari gara. Bigarren dimentsioa, nire ustez, presentzia handiagoa du tutoretza orduetan eta ikasgelako ikasleen kudeaketan ere. Lehenak, zeinak norbanako garapena kontuan hartzen duen, agian, behar du hausnarketa.
Gizarte honetako eskolan ikasten ikasteko konpetentziaren (beste batzuen artean) garapena bermatu nahi izanez gero, ezinbesteko dugu ikaslea, bere bakoiztasunean, kontuan hartzea. Horrek suposatzen du tutoretza pertsonala planifikatzea eta horretarako erabakiak hartu behar dira:
  • Non eta noiz egitea
  • Zertarako
  • Zeintzu tresna erabili
  • Berrikusteko momentuak ezartzea
Lehen Hezkuntzako ikasle batek (eta seguru nago HHkoak ere) bere aprendizai prozesuari buruzko galderak egiten dizkio bere buruari (eta ez egitekotan, guk lagunduko diogu egiten). Askotan egiaztatzen da dagoen aldea ikasleak adierazten dituen bere asmoak, gaitasunak ... eta horiek lortzeko jartzen dituen baliabideak, gogoak, kemena. Horregatik ezinbestekoa da gizabanako-tutoretza, tutoretza bakoiztua , egitea.
Eta esplizito egiteko prozesua, ikasleak horren jabe izanez,  e-potfolioa erabil dezake. Besteak beste, ikasleak galdera hauek erantzungo ditu:
  • Zeintzu dira nire aurtengo helburuak?
  • Zertan hobe dezaket?
  • Zertan hartzen dut konpromisoa?
  • Zein epetan berrikusiko dugu?
  • Zeinetan okertu naiz? Zergatik? Zeintzu neurriak hartuko ditut ikasten jarraitzeko? Errorearen jabe izatea funtzezkoa da. Horrek eskatzen du jakitea non dagoen errorea, zergatik suertatzen den eta zer egin dezakeen bideratzeko. Autoerregulazioa.
Ikaste prozesua kontziente egitea onuragarria da ikaslearentzako, errealistak diren helburuak jartzean, konpromisoa hartzean eta , batez ere, nola ikasten duen jabe egitean. Nire esperientziaren arabera (kontu honetan ez horren luzea, intuitiboa eta oinarri teoriko barikoa) ikaste prozesuaren jabetza bereganatzean, askoz errendimendu hobeagoak ikusi ditut ikasleengan. Jakina, epeak jarri behar dira berrikusteko, norabidea egokia den bermatzeko, egokitzapenak egiteko, lortutako helburuak beste desberdinengandik ordezkatzeko... Horretarako, ikasturtean zehar “feedback”-a, berrikustea, egokitzeko uneak egon behar dira. Eta hau guztia aurrera eramateko e-portfolioa izan daiteke tresna egokia.
Ikasleak adierazten dituen konpromisoak, usteak, eskakizunak, norberaren irudia... , gure gidaritzapean, planifika ditzake, hitzak, irudiak, bideoak , ahotsak edo imajina dezakeen edozein bitartekari erabiliz. Hau guztia  Web2.0 erara:
https://sites.google.com/site/porfoliolh/
e-portfolioaren txantiloia, euskaraz
E-portfolio hau site batean eraikitako ikasleen ikaste prozesuaren ebidentzien bilgunea izango da. Agertzen den aurkibidea, atalak eta edukia bera moldatu ditzakezue zuen beharretara. Ez da zertan publikoa izan behar, baina egon daiteke sarean. Moldaketak eginez gero, partekatu lankideekin, arren.
Lotura interesgarriak honen inguruan:
  1. Ikasten ikastea:
    1. Azaroaren 3an XXV.Barakaldoko Jardunaldi pedagogikoetan, Carles Monereo izango dugu honen inguruko estrategiei buruz mintzatzen. Blogean gaiaren ingurukoak aurkituko dituzue.
    2. Zaratamoko Berritzeguneak antolaturiko jardunaldiei buruzko blog honetan ere ikasten ikasteko konpetentziaz aritu ziren.
  2. Tutoretza
    1. Materiales para trabajar en el aula la autoestima, del estupendo blog Orientación Andújar. Pueden utilizarse para realizar actividades que sugiere el portfolio.
    2. Educación emocional, recopilatorio de Teresa Montegro, a la que le debemos el portfolio que aquí presentamos
    3. Plantilla de Nuria Allart: https://sites.google.com/site/portafoliplantilla/ compartida en gdocs para que podamos adaptarla a nuestras necesidades
    4. e-portfolio de Teresa Montenegro
Berta Martínez
Barakaldoko Berritzegunea. Lehen Hezkuntzako aholkularitza

No hay comentarios: