16 septiembre 2010

24.Jardunaldi pedagogikoak Barakaldon

Ezkerreko menuan duzue eskura Jardunaldiaren blogari sarbidea. Aurten ekitaldirako gune berezia sortu dugu. Hantxe, jardunaldiak baino lehen, irauten duten bitartean eta amaitutakoan jasoko dira materialak, kronikak, albisteak, iritziak eta nahi dituzuen kontu guztiak.

Urte berezia hau,  bai.

Lehendik, gure berritzegunea sartu zen guk deitu diogun "bgune2.0" ekimenean, Moodle plataformaren erabilera sustatzen, mintegi birtualak jartzeko baita materialak ere.

Halaber, bloga aholkulari guztien partaidetzarekin abian jarri genuen. Egun, gure presentzia birtuala bermatzen doazela esan dezakegu. Facebook-en orria izatea baino ez da falta!

Ikasturtea amaitzear zegoela Ikasblogak jardunaldia jaso genuen geure herrian eta Barakaldoko Berritzegunearen ardurapena. Oso esperientzia polita eta emankorra guretzako, benetan!

Eta hori guztia gutxi balitz, Urriaren 20an eta 27an , Barakaldoko Jardunaldietan, gaitasun digitalari buruz mintzatuko dugu.

Nire ustez, hezkuntza munduan dugun erronka nagusietako bat da garai digitalean sartzea da. Horri ekin behar diogu eten gabe, poliki-poliki behar dutenentzako baina errealitateari bizkarra eman barik.

Krisialdian gaudela diote. Krisi aldietan ere ikas dezakegu eta, nire ustez, ikasi egin behar dugu. Eguneraketak sustatzen direnean krisialdiari aurre egiten diogu.

Halere, berrikuntzak ez dira etorriko teknologia izategatik gure lanbidearen berreraiketatik baizik.

1 comentario:

Juan Carlos Guerra dijo...

Enhorabuena Berta, pedazo ponencia habéis montado para el 20. No me la pierdo. Un abrazo