Azkenaldi honetan sarrera gutxi ikusi arte, animatu nahi dut nire laguna den andereño hau egiten duen lan aparta jarraitzeko.
Haur Hezkuntza etapan egiten du lan, asko maitatzen dute ikasleek, arrazoi asko direla eta. Alaia, langilea, profesionala, berrikuntzarako prest, hezkuntza kalitatearen aldekoa...
Ikasbloggers-en taldekoa da , ni legez, bere lan-eremuan bikain egin du ikastetxean IKTen erabilpen normalizatuaren alde. IKT dinamizatzailea aritu zen urtean asko ikasi nuen berarengandik.
Sarrera honetan, taldetxo batek bi urtetan egin genuen lana ikus dezakezue. Ikusi eta jaitsi eta erabili eta aurrera eraman zuen geletara (guk geuk erabili genuen bezala). Uste dugulako konpartitzea dela irakaskuntzan irakatsi-ikasi behar den balore handi bat, uste dugulako sare sozialatik at ezin dela egon, uste dugulako internet erabili gabe eta tresna digitalak erabili gabe ezin dela jadanik gure ikasleak hezitu, uste dugulako lan kooperatiboaren bidez, maisu-maistren lana errezten zela, alaitzen zela... Holakoa izan zen izan nituen sentimenduak lan hori gorpuzten genuen bitartean.
Hauek dira bere blogak, bisitatu eta harpidetu merezi du eta...
- Ainaroa's
- Berbatik, gelako bloga, gaur egun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario