16 junio 2012

Ba al duzu Irakasle-identitate Digitalarik?

e-gelako blogean idatzitako artikulua:

De la presencia invisible a tomar las riendas de nuestra Identidad Digital Docente.

Se habla mucho de la utilización  de internet en ámbitos educativos. Hace ya años que iniciamos ese camino y es hora de avanzar hacia la identidad digital (docente) como expresión del primer paso hacia la construcción del PLE y la toma de conciencia de los docentes de la Cultura Digital en la que estamos (debemos estar) inmersos.  En este artículo expongo algunas reflexiones en torno a la necesidad de ir definiendo la Identidad Digital Docente. Las líneas que siguen recogen lo tratado en sesiones del seminario Tutore 2.0 sobre este tema. Incluyo un esquema de lo que, creo, supone la ID docente en el trabajo con alumnado y fuentes complementarias para profundizar en el tema.

Hasi baino lehen egin dezagun bidaia xumea gizakion kultura garaien zehar. Lehenengoz, ahoko kultura izan zen, hitzekin transmititutako ezagutza. Ondoren, letradun kultura zabaldu zen, batez ere inprenta asmatu zenetik  XX.menderarte iraun duena. XXI.mendean, nagusiki, kultura digitalak hartu du lekukoa, aurreko arotik bost  mende pasa ondoren. Esan dezakegu idatziko kulturatik digitala den kulturarainoko bidean gaudela mende honetako bigarren hamarkada honetan. Elkarrekin nahastuak  agertzen dira baina azkenaren ezaugarri bereziez ohartzeko beharrean gaude. Ezagutzea eta baita murgiltzea ere ezinbestekoa da Hezkuntzan, gure ikasleak bizitzen direlako sarean eta, garrantzikoena, baita  gaztaroan eta  helduaroan ere biziko dira, herritar digitalak izango diren heinean.

Klik egin tabloi interaktiboa ikusteko
Kultura honek dakarren lehen premiazko  ondorioa Identitate Digitala (aurrerantzean, ID) jorratzea dela esango nuke. Guk, helduok, letren kulturako seme-alabak, kostata helduko diogu erronkari baina ezinbestekoa bihurtu da gure lan-eremuan. Hezitzaileok arlo honetan jantzi behar ikasleeak ahalik eta ondoen prestatzeko, egungo gizartean arrakasta izan dezaten.
Internet-en eginiko edozein jarduerak aztarnak uzten ditu. Askotan, gu ohartu gabe gertatzen da. Gure pentsatzeko era, gustoko lekuak eta abarrak adierazten dira nabigazioan. Gure IDa ari gara eratzen... baina , zertan datza? Zein ezaugarri nabarmenak ditu? ID-ak sarean nor garen adierazten du eta, kudeatzeko, hiru osagai dira ezinbestekoak
  • Ikuspena: sarean egiten dugunaren islada.
  • Erreputazioa: Beste erabiltzaileek duten guri buruzko iritzia. Guk ere eraikitzen dugu jakinaren gainean gaudenean interneteko giza-sareetan, blogetan...
  • Pribatutasuna: IDaren kudeaketaren ardatza da hau. Erabakiak hartu behar ditugu irekian edo pribatuan jartzen ditugun edukiak, iritziak, materialak.
Edonorentzako baliagarria den aurreko guztia koka dezagun irakaslearen jardueretan. Ondoko kuadroan adierazten ditut IDaren lantzearen beharra:

Irakasle-Identitate Digitalaren inplikazioak ikasgelan
Irudiaren behealdean, ID egokia izateraren ondorioen artean honako hauek ditugu:
  • "Prosumidor" (kontsumitu+sortu) arduratsua izatea
  • Irakasle digitalak izatea eta ondorioz aktiboki parte hartzea sare profesionaletan
  • Herritartasun digitala izatea eta garatzea.
Bestalde, goikaldean ikus daitekeen bezala,  ikasleak lagunduko ditugu prosumidor arduratsua izaten, herritar digitalen bidean jartzen, kultura digitalaren konpetentzietan hezten eta haien PLEaz ohartzen eta erakitzen hasten. Horretarako, eredu izaten gara.
Gehiago jakiteko:
  1. BID (Bartzelonako Unibertsitateko biblioteconomia eta dokumentazioaren fakultatearen orria): " La gestión de la identidad digital:una nueva habilidad informacional y digital" artikulua. Aina Giones-Valls eta Marta Serrat-Brustenga.
  2. JJ de Haro: "Identidad digitakl y redes sociales" artikulua.
  3. Antonio Omatos (CPR Logroño, TIC aholkularia) eta Victor Cuevas (IES Joaquín Araújoko orientatzailea): "Taller de ID y redes sociales" sitea
  4. Antonio Omatos: "Identidad digital y redes sociales en la educación" slide