18 marzo 2016

LH3.mailako barne ebaluazioa: lan saioa

Asteazkenean Barakaldoko berritzegunean 60 irakasle inguru bertaratu ziren HH-LH aholkularitzatik antolatutako lan-saiora.
Aurki egin beharreko 3.mailako barne ebaluazioaren inguruko saio honetan hiru helburu ziren nagusi:
    1.  Ezagutaraztea zein lege-markoan kokatzen den ebaluazio berri hau (4.mailako diagnosi ebaluazioarekin alderatzen) eta gure Dekretuan (237/2015) honen inguruan egiten diren aipamenak.
    2. Maneiatzea, lantalde dinamiken bidez,  ISEI-IVEI eta Berritzegune Nagusiak prestaturiko materialak egin ahal izateko. 
    3. Hausnartzea ikasgeletan egiten ditugun jardueren inguruan. Proben egitura, neurtzen dituen konpetentzien dimentsioak, ikasleei egiten zaizkien egitekoak... kontuan hartzen ditugu?  Programatzen al ditugu mota horietako jarduerarik? 
    Lehendik eta behin, Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen "probak egiteko pack-a" erabiltzea edo ikastetxe bakoitzak sortutakoak erabiltzearen erabakia zentruen autonomian uzten zela argitu zen. Berritzeguneak lan saio honetan aholkuak, dinamikak, materialak eta foro bat hausnartzeko jarri du zentruei laguntzeko asmoarekin.


    Bestalde, proben itemak ikusita, idazmena eta ahozko frogak aztertuak, aholkularitza honetatik pentsatzen dugu aukera ezinhobea dela ikastetxeetan egokitze prozesuak irekitzen hasteko.

    Saioan HH-LH aholkularitzak aspaldi erabiltzen genituen guneak elkartzeko daukagun site berria aurkeztu genuen. Bertan batu dira saio honetako baliabideak eta bai mintegietan, bai zentruen formazioan, bai ikastaroetan sortu eta partekatu ahi dugun beste hainbat material.

    No hay comentarios: