(Artikulu hau idatzi dut Berritzeguneko blogean ere)
Atzo, hilak 20, Bikoteka Irakurtzen azken batzar eguna izan genuen. Mariona Corcelles etorri zen azken formazio saioa egitera.
Programa ixteko birpasatu genuen ikasturtean egindako ibilbide
interesgarria: hausnarketa sakona taldean, ebaluazio unea ere izan zen
eta, azkenik datorren ikasturterako parte hartu duten irakasleen asmoak
ere jaso genituen.Atzo, hilak 20, Bikoteka Irakurtzen azken batzar eguna izan genuen. Mariona Corcelles etorri zen azken formazio saioa egitera.
Aurten egindako formazio-praktika proposatutako ereduan, aukera izan dute irakurmenaz, berdinen arteko tutoretzaz (ikasketa kooperatiboaz, azken finean), aniztasunari erantzuteko tresnez eta konpetentzien inguruko gogoetaz lan egiteko. Barakaldoko hamaika ikastetxe hartu dute parte: Alazne (LH-DBHko 1.maila) Alkartu, Arteagabeitia, Gurutzeta (DBHko 1.maila), El Pilar, El Regato (LH), EL Rosario (LH-DBHko 3.maila), La Inmaculada (LH), Larrea, Rontegi (3 zikloak) eta Trueba (DBHko 2.maila).
Izan ere, berritzegunetik izan genuen xedea horixe baitzen: urratsez urrats ikasgeletan irakasleak egiten duen interbentzioaren osotasuna ikustea. Eta norabide horretan hastapenak egin dituztela seguru gaude. Behintzat guk ebaluazio baikorra egiten dugu.
Izan dira 6 mintegi saio honako gaiak jorratzeko:
- Irakurmen sakona egiteko baliabideak eman, dituen osagaiak ezagutu eta estrategien inguruko formazio jaso. Horrek duen osagai estrategikoa ikasleen arrakastarako ere aztertu dugu.
- Kalitatezko irakurmen fitxen ezaugarriak ezagutu eta batzuk sortu. Halaber, eginak daudenak zuzentzen eta aberasten ikasi.
- Ikasgeletan egin beharreko saioen egitura ezagutu, martxan jarri, feedback jaso (gurea eta kideena, bisiten bitartez, ikastetxe bakoitzean eginiko koordinazio bileretan ere)
- Talde lanean aritu mintegian, estrategia batzuk proktikatzen: irakasle lanean kooperazio ezinbestekoa dela azalaratzeko, besteak beste
- Behar izan ditugun tresna digitalen inguruko formazioa jaso, horiek sustatzen duten kolaborazio aukerak ere plazaratuz.
- Lan egiteko era hau curriculumaren lanketarekin duen lotura sendoa adierazi: bai esplizitoki lantzen direlako konpetentziak bai arloko adierazleak ikusgai jartzen dituelako bai ikasleen aurrerapenak neurtzeko ematen duen aukeraz ohartzeko duen balioa, berezko dituen autoebaluazio, koebaluazio eta behateka tresnak direla medio.
- Beste aldetik, Derrigorrezko Hezkuntzan bertikalki azterturik, helburu eta ebaluazio irizpide berdinak ditugula ibilbide osoan azalaratu dugu. Oso potentea izan da gogoeta hau, mintegian batzen baziren lehen hezkuntzako lehen mailako irakasleak DBHko 3.mailera arte.
- Dokumentazioa egitearen garrantziaz jabetu: bai geletan bai mintegietan prozesu osoa dokumentatu dugu eta azken saioan ondoko bideoan ikusi dute. Gogoratzeko eginiko lana oso tresna baliagarria izan da eta, ikasleen lanen grabaketak (ikastetxe bakoitzak izango du berea) autoebaluazioa egiteko tresna egokia ere izango da. Ekainean zehar egingo dituzten klaustroetan ere erabiliko dituzte, irudiek "berba" egiten dute hitzek baino.
Honetaz gain, 3 formazio saioak jaso ditugu, GRAIko aditua den Marioan Corcelles-en eskutik, programa hau ikerketan oinarrituta dagoenez oso emankorrak izan dira beti sareko ikastetxeetako esperientzien inguruan egin dizkigun ekarpenak. Programak eskaintzen duen moodle plataforma,berriz, ez da izan honen eraginkorra gurean, eta pentsatzen dugu hurbiltasuna dela medio, gutxi erabili dela. Ez dugu lortu duen balioa azalaratzea: kideen arteko ko-formazioa sustatzea, hain zuzen. Halere, programaren materialak batzeko baliogarria izan da.
Ezin ahaztu lortu den familien inplikazioa bai lehen hezkuntzan bai
bigarren hezkuntzan. Azken etapa honetan, ikasturte hasieran, lortuko
luketen parte hartze horren zalantza gehiago zeuden baina eginiko
ebaluazioan adierazi dute haien harridura izandako erantzun
baikorrarekin.
Eginiko iradokizun, gogoetak eta ebaluazio emankorra datorren ikasturterako lana antolatzeko oso baliagarria izango dugu koordinatzaileok. Biziki eskertu genien egindako lan guztia.
Espero dugu parte hartu duten ikastetxeetan "hazia" erein ondoren zabaltzea maila guztietara, antolatu dugunok hala izatea espero dugu, gure lanaren ardatza ikasleen ikaste-prozesuak hobetzea baita.
Ikastetxeetako blogetan eginiko artikuluak:
Eginiko iradokizun, gogoetak eta ebaluazio emankorra datorren ikasturterako lana antolatzeko oso baliagarria izango dugu koordinatzaileok. Biziki eskertu genien egindako lan guztia.
Espero dugu parte hartu duten ikastetxeetan "hazia" erein ondoren zabaltzea maila guztietara, antolatu dugunok hala izatea espero dugu, gure lanaren ardatza ikasleen ikaste-prozesuak hobetzea baita.
Ikastetxeetako blogetan eginiko artikuluak:
- Etiketa honetan, gaiari buruz guk idatzitako.
- IES Gurutzetan BHI argitaratutako artikulua
- CEIP Arteagabeitia HLHIn eginiko bideoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario