@txiotxio-ren eskutik ezagutu nuen Storify. E-gelako post honetan ere baduzue erreferentzia. Doako aplikazio honen funtzionamendua nahiko erreza da istorioak kontatzeko era diferentean.
De la mano de @txiotxio conocí Storify. En esta entrada de e-gela también tenéis una referencia. Esta aplicación web gratuita funciona de forma muy sencilla y con ella podemos contar historias de una forma diferente.
Storify-k sare sozialetan "isuritakoa" topiko baten inguruan jasotzen du: tweet-ak, argazkiak, estekak... Hori ere bestelako aplikazioekin egin daitekeela esango didazue. Baina badago ezberdintasun nagusia: gai horren inguruan lagun askok idatzitakoa (eta ondorioz, haien pentsamenduak eta ikuspegi anitzak) jaso daitezke istoria batean. Horrela, modu kolaboratiboan egiten dira kronikak, askoz ere aberatsagoa eta borobila izango da buru askok pentsatutakoa baten batek pentsatutakoa baino.
Baldintza bakarra da arkatza edo boligrafoa ahaztu behar dela, hau da, usadioak/ohiturak moldatu behar direla (eta baita jasotzeko modua ere). Zeintzu dira erabiltzearen abantaiak?
- Hitzaldi, solasaldi, formazio eta abarreko elkarguneetan zuzenean twitter-en idatzitako iruzkinak, erreferentziak, eginiko argazkiak, bideoak, adostutako hashtag (etiketa) baten azpian jasotzen ditugu.
- Bertan dauden beste kideek edo twitter-en sorturiko elkarrizketa urrutian jarraitzen dutenek ere bere ekarpenekin aberasaten dute gaia, era kolaboratiboan.
- Amaitu ondoren, Storify-n sartu era hantxe, hashtag bilatu eta duen editorearekin istoria ordenatu, bete eta argitaratu. Istorioa blog, site edo halakoetan txertatzen da, duen kodea erabiliz.
- Prozesu osoa era digitalean egin dugu: pentsamenduak idatzi, besteekin sorturiko elkarrizketa jarraitu, gurearekin bat eginez, baliabideak gehitu ... Dokumentatu dugu informazio eustarri desberdinak erabiliz.
- Sortu dugun produktua, nire ustez, borobilagoa da, kronika edo "banakako apunteak" egiten ditugunean baino.
Behar dena: Twitter-en kontua , erabiliko den hashtag-a eta Storify-n izena eman.
Prozedura: Sartu sorturiko kontuan eta eskumako menuan bilatu gaia, hashtag-aren bidez. Tweet sorta agertuko da. Ezkerreko atalean edizio gunea dago. Izenburua jarri istoriari, eskumako tweet-ak hartu eta arrastratu ordenean (bai denbora lerroaren arabera bai gaiaren ildoarren arabera). Tartean ere idazteko aukera ere badago (editore xehe batekin). Gairi lotutako estekak jar daitezke, baita argazkiak ere.
Hona hemen adibide bat: Barakaldoko Jardunaldietako Xabier Mujikak eginiko tailerretako Storify-a.
Eta ikasgelan?
Ba, irudimenari eragin. Gai bat aukeratu eta sarean dauden informazioak jaso istorioa "kontatzeko", kronologikoki edo nahi den moduan.
Animatzen zarete?
Azken oharra: WP blog honetan ezin izan dut kodea txertatu, baina... Blogger erabiltzekotan, honako itxura izago litzateke. (sarreraren amaieran dagoen slide-a d
No hay comentarios:
Publicar un comentario