Gaur aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza atari berria. Barakaldoko Berritzeguneko zuzendaria den Lolik esan digun bezala, atari hau erabiltzaileen arabera antolatu da: ikasleak, irakasleak, familiak eta zentruak dira aukeran ditugu sarbideak. Bertan bildu dituzte "sakabanaturik" dauden beste zerbiztu, web eta antzekoak. IKASTEA du izena eta Irekia atarian dagoen esteka honetan duzue gaur gertaturikoaren berri.
Hasierako itxura minimalista baita koloretsua ere bada.
Atal bakoitzean sartzean, itxura garbiko gunea ikusten dugu eta hizkuntzen artean aldatzeko ez dugu hasiera orrira joan beharrik (horrek errazten du nabigazioa eta eskertzekoa da). Hizkuntzak aipatu ditugula euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz irakur daitezke edukiak.
Erabiliko dugu, bada, ea espektatibak betetzen diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario