Lehenago heldu nintzen programa instaltzeko . 15 netbook erabili behar genituen, beraz, Esther andereñoren laguntzaz hasi ginen ateratzen ondoko gelara.
Bat batean, gelako tutoreak esan zigun aukera genuela ikasleek egiteko instalakuntza.
Argazki hauek dira gelakideenak, instalatzeko argibideak jarraitzen.
Egia esateko, ikasleen profilarekin ezin izan zuten instalatu baina esperientzia gozada izan zen. Honetaz jabetu nintzen:
- Primeran sentitu ziren zekitena erakusten.
- Prest zeuden laguntzeko
- Ondo maneiatzen dira ordenagailuekin
- Motibaturik ikusi nituen
- Tutorearen jarrera: haiengan konfidantza osoa du eta haien erantzukizuna bilatu ere egiten du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario