01 junio 2010

Izan proposamena B05 berritzegunean

Gaur goizean Jonan Fernandezek eta bere kideak diren Begok eta Marinak IZAN proposamena aurkeztu digute.
Galdera batzuei erantzuna ematean datza proposamena:
  • Zer jakin behar dugu pertsona izaten hezteko?
  • Zer ikasi behar da bakeko, bizikidetzako, justiziako, giza eskubideen, adiskidetzako, errespetuko, berdintasuneko eta abarreko oinarrietan hezteko?
Galdera hauei erantzuteko dagoen eskaintza anitza eta sailkatu gabea dela uste du Jonanek. Bestalde, askotan, agintza-pedadogikoan (konnsignak...) oinarritzen dira proposamenak. Izan proposamenean bizi-ikaskuntza gehitzen dio aurrekoari, bizipenetatik barneratzeko.
Zortzi bizipen-ikaskuntzak proposatzen dituzte, hezkuntza esparruan, familian, gizartean garatu beharrekoak:
  1. Gizakiaren izaera mugatuaren ikaskuntza
  2. Esker onaren zentzuaren ikaskuntza
  3. Kontzientziari entzutearen ikaskuntza
  4. Giza duintasunaren asanahiaren ikaskuntza
  5. Elkarrizketaren plusare ikaskuntza
  6. Enpatiaren plusaren ikaskuntza
  7. Patzientziaren plusaren ikaskuntza
  8. Maitasunaren ikaskuntza
Honen inguruan, hainabt material dugu eskuragarri:
1.- Pertsona izaten hezi. Jonan Fernandez.
2.- Helbide honetan, ekintzak (250 inguru) lantzeko tutoretza orduan, esate baterako.Izena eman behar da ikusteko
3.- Formazio saioak ematen dira Arantzazun, Baketik egoitzan.
4.- Ikastetxeetara ere hurbiltzen dira azalpenak ematen.

Proposamena entzunda, konpetentziekin lotura handia dagoela esn dezakezu. Ez al da  hiritartasun konpetentzia, norberaren autonomia eta ekimena konpetentzia lantzeko modua? Batez ere, ikasleen bizipenetatik abiatzen bada proposamena.

1 comentario:

Conocity dijo...

Parece una propuesta interesante esta de "SER" mejores personas, educadores, profesor@s... un buen resumen Berta!
Quiro compartir con quienes siguen este blog el resumen y el mapa conceptual que elaboré el dia de la presentación en Arantzazu de la propuesta, por si ayuda a entenderla algo mejor. Esta en Conocity:
http://conocity.blogspot.com/2010/03/propuesta-para-ser-mejores.html
Y el mapa conceptual en la UPNA.
Ya comentaremos lo que os parece.
J