Atzo hasi zen Leioako Berritzegunean Garatuk antolaturiko ikastaroa. Lehentasun Ildoen barruan, P8 deiturikoa, hau da, Elkarbizitza plana egiteko eta Elkarbizitza Behatokia osotzeko proiektua, eskatu zuten ikastetxeen koordinatzaileen hasierako formazioa. Bizkaikoak atzo hasi ziren, eta aurki, Araba eta Gipuzkoakoak.
Hiru astelehen, arratsaldez, eta hiru astearte, goizez, bilduko dira Plana eta Behatokiaren inguruan formazioa jaso, eztabaidatu, parte aktiboa hartu eta hausnatzeko.
Lehen saioan, ikuspegi legala, planaren arlo orokorrak eta hainbat gomendio, esperientzian oinarritua, luzatu zitzaizkien. Baina, horrekin batera, hainbat dinamika jarri ziren martxan. Dinamika horien artean, kooperatiboak diren batzuk txertatu dira. Hala uste dugu bai irakasle taldearekin, familiekin, ez-dozenteekin eta baita ikasleekin, tresna hauek erabil daitezkeela planaren faseak jorratzen direnean (eta, jakina, norberaren ikasleekin ikasgelan aritzen direnean). Oso aproposa ikusi dugu eta balorazio ona jaso da haiengandik. Nire aldetik esango dut, eta gaur ere horrela esan diegu, estrategien falta ibiltzen garela askotan irakasleok. Kontuan hartzen badugu proiektu honetan (eta ikastetxeetan egiten diren hainbat esparrutan) partaidetza sustatzea eta elkar eragina, solasaldien bitartez, bermatzea ezinbestekoa dela, argi dago baliabideak ere eskaini behar direla. Estrategiak ezagutu bai baina, guk ere partaideekin ari gara ikasten ongi eramaten aurrera.
Bigarren egun honetan, Behatokiaz hitz egin dugu eta baita planaren lehen faseaz ere (bigarren fasea hasi baino ez dugu egin, gaurkoan). Urduri samar ibili arren (zaila iruditzen zait dinamizaioa) oso gustora ibili naiz. Asko ikasi dut nire lankidea den Gotzonengandik eta bertaratutako irakasleengandik, oso ekarpen baliotsuak egin baitituzte.
Beste aldetik, wiki bat ireki du Kepak (beste taldekide) ,bertan bai materialak eta ekoiztutako produktua eskegitzeko.
Ez dut aipatu baina hiru lurraldeetan egingo diren saioetan saiatuko gara "plan birtuala" egiten, ikastetxe birtual bateko kideak izango bagina. Idea polita!
Uzten dut taldearen argazki bat, gaurko dinamika batean:
No hay comentarios:
Publicar un comentario