Gaur, Barakaldoko berritzegunean, goiz osoko saioa izan dute Barakaldoko eskolen zuzendaritza talde zabalak (hau da, aholkulari edo orientatzaile barne).
Lehen zatian, Alfonso Cañok, ISEI-IVEIko teknikariak, diagnosi ebaluazioaren proben egiturei buruz eta zuzenketari buruz hitz egin digu. Bestalde, nolakoak izango diren zentruak, taldeek eta familiek jasoko duten informeaz ere zehetasunak entzun ditugu. Azalpen argiak, zentzudunak eta, nire ustez, neurtu nahi zenarekin guztiz koherenteak izan dira.
Bigarren zatian, Candik, Berritzeguneko zuzendariak, hobekuntza planarei buruzko hausnarketa egin du. Berritzeguneak, eskola zein institutoetara informeak heltzen direnerako, ikastetxeei egiten dien lan-planteamendua ere egin du.
Saio emankorra gaur goizekoa, aurtengo hobekuntza planen lanari, gure Erkidegoan lehenak, hasiera eman diogu.
ISEI-IVEI-ko bloga
No hay comentarios:
Publicar un comentario