1.- Zenbait gizarte- eta geografia-ingurunetako neska-mutilen arteko kulturarteko elkarrizketa sustatzea.
2.- Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) bidez elkarlan eraginkorra egiteko gune bat eskaintzea. Gune horretan elkar ezagutzeko, zenbait errealitate partekatzeko eta arazo komunak aurkitzeko aukera izango da, goiburu honetan oinarrituta: “pentsatu orokorrean, jardun tokian”.
3.-Hurbileko inguruneari buruzko hausnarketatik eta gainerako parte-hartzaileen errealitatearen ezagutzatik abiatuta, jabetzea munduko biztanle gehienek zergatik ezin dituzten bete beren oinarrizko beharrak eta zergatik ez duten aukerarik eta eskubiderik, eta guztiok batera errealitate hori aldatzeko proposamen-konpromiso bat lantzea.
Lan egiteko era honakoa da:
1. Fasea: Irakasleak trebatzea.
2.Fasea: Ikasleekin landu, era telematikoan, beste herrialdeetako ikasleekin batera.
3.fasea: Lurraldeetako topaketak
No hay comentarios:
Publicar un comentario