03 septiembre 2009
Lan kooperatiboari buruzko lan-jardunaldia Ortuellan
Gaur eta bihar, Ortuellako berritzegunean, Barakaldoko berritzegunean lan kooperatiboaz arduratuko garenok, Lolik eta biok hain zuzen, lan-jardunaldi hau konpartitu dugu hainbat ikastetxetako zein B05eko kideekin. Mila esker gonbidapenagatik.
Batzarra gidatzen eta koordinatzen Jose Ramón Lago ibili da, VIC unibertsitateko irakaslea, eta Pere Pujoláseko taldekidea, alegia.
Zonalde horretan lau ikastetxek lan kooperatoari buruzko interesa adierazi dute eta han zeuden ikastetxe horietako hainbat lagun (berrogeita hamar inguru) ikasteko eta praktikan jartzeko.
Gaur, funtzezko oinarri teorikoak entzun ditugu, eskola inklusiboaren inguruan, lan kooperatiboen oinarriaz, dinamiken inguruan, estrategiei buruz. Lan praktiko ere egin dugu, edo behintzat saiatu (ez da erreza, ez).
Bihar jarraituko dugu, goizez, geratu diren beste bi arlorekin:
-Nola landu curriculumeko ekintza bat eta unitate didaktiko luzeago beste bat antolamenduzko tresna hau erabilis
-Nola antolatu taldeak, hau da, rolak, lan karpeta...
Oso harrera ona izan dugu bai berritzeguneko kideen aldetik bai ikastetxeetako kideen partez. Egia esanda, nahiko motibaturik ikusi ditut azken hauek, beraz, animo!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Mila esker zeuei! Hasi besterik ez dugu egin eta sentimenduak nahastu egiten zaizkit. Esperientzia hauek oso motibagarriak dira baina ikastetxeak lanez gainezka daude...Baina, arrazoi osoa daukazu, Berta, hau tutorengana heltzen da, gelako tresna sinplea eta potentea da...Atzo gehiegi ere hitz egin genuen aholkularitza ereduak, antolakuntzaz baina Loli eta zu bezalako lagunekin dena egiten da errezagoa. Ekingo diogu gogoz!! MUxu
Publicar un comentario