23 septiembre 2009

Eskola 2.0 eta Proiektu telematikoak

Xabier Mujikaren eskutik, hilaren 14an, Gasteizen, Lankidetza proiektu telematikoak ezagutu genituen. Beno, joan zirenek. Nik, gaur, sofware libre blogetik heldu naiz Jose Mª de Juan Fonsecak jarritako (eginiko) bideo-gune honetara.
Oso interesgarriak esandakoak: Gipuzkoan jadanik martxan zeuden proiektuak Erkidego osoari zabalduko dira. Oso idea interesgarria!! gogoan dut orain urte bi "Gipuzkoan zehar" gunera heldu nintzela. Eskatu nuen parte hartzeko nire gelako ikasleekin batera, baina, tamalez, Barakaldo ez dago Gipuzkoan ;) eta ezinezkoa izan zen.

Hauek dira, laburki, proiektuak:

  • Pelutxe: HHko 5.urtekoentzat.
  • Asmakilo: LHko lehen ziklokoentzat
  • Euskadin zehar: LHKo bigarren zikloa eta 5.mailarako. Aurten 5.mailako gela guztiek parte hartuko zuten eta bigarren ziklokoek aukeran.

2010/2011 :

  • Kutxa ibiltaria: LHko 6.mailarako.
  • Testu sormen tailer kolaboratiboak
  • Wikidia: euskaraz entziklopedia (8.12 bitartekoentzat)


Victor Bermejok, programaren arduradunak, Eskola 2.0 azaldu zuen.

No hay comentarios: