Gaur izan dugu Durangoko berritzegunean Elkarbizitza aholkularien bilera berezia. Bakerako urratsak materialaka aurkeztu dizkigute Gotzonek, Hezkuntza Sailatik, eta Marije Apodakak, Justizia Sailatik.
Lan hau DBHko ikasleentzako zuzendua dago. Modulo antzeko egitura du (10-20 ordu tartekoa) eta gara daiteke etika, filosofia, tutoretza, hizkuntza... arloetan.
Piloto eran aurrera eraman dute 6 institutuetan eta gure artean dagoen aholkularia den Amaiak aurrera eraman zuen bere ikasleekin. Bere ekarpena oso interesgarria izateaz gain, moduloaren errealitatean kokatu du eta horrek asko lagundu du ulertzeko lana merezi duela.
Bestalde, aurkezturiko unitateak oso ondo jorratuak ikusi ditut, esperimentazioaren arabera joan dira moldatzen materialak. Nire ustez, han agertzen diren zenbait ekintza berdin-berdin erabil diteke Lehen Hezkuntzan, elkarbizitza lantzeko edota tutoretzako dinamikak eguneratzeko.
Hau da sortu den weba materiala biltzeko. Gainetik baino ez dut begiratu baina jasotako egituraren azalpena entzun ondoren, uste dut emango ditudala orduak aztertzen, material piloa dago!
Honekin batera, bloga bisitatu ere egin daiteke. Hantxe, ikasleek berariek jarritako ekarpenak irakur daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario