12 noviembre 2013

27. Barakaldoko Jardunaldiak: Xabier Mujikaren Tailerra

Sarrera hau Jardunaldien blogean  ere ikus dezakezue

Xabier Mujikak zuzendu zuen tailer hau. Xabier kolaboratzaile moduan aritzen da Berritzegune Nagusian eta Eskola 2.0 ekimena martxan jarri zenetik ari da hainbat lan-esparrutan (lankidetza proiektuak, metodologia aktiboak, metodologia vs teknologia...) hausnarketa bikainak egiten.

Oraingoan, konpetentzia digitalaren markoa joan da aztertzen, azpikonpetentzia bakoitzak irakasleen lanean nola isla daitekeen aztertzen eta era egokian lantzeko adibideak jartzen (bai lehen bai bigarren hezkuntzan).Batez ere saiatu da parte hartu dutenen hausnarketa bideratzen: ba al da nahikoa testu liburua era digitalean jartzea gure ikasleak konpetenteak izateko? Lortuko da konpetenteak izaten ez badugu garatzen pentsamendu kritikoa? Herritar digitalak izango dira ez badira haien ikasteko prozesuaren jabe, arduradun eta eragile nagusiak?



Xabierrek maisua den neurrian argi dauka metodologia dela erronka. Eta horretarako jarduera anitz proposatu ditu, bai irakasle gisa era aktiboan kolaboratzeko sarean (e-twinning, Erasmus +) bai gure ikasleekin batera (Asmakilo, Gure herrietan zeharPelutxe , Hamaika haizetara). Learning by doing leloari jarraituz, irakasleak gure aprendizaiaren eragile aktiboak bagara, gure ikasleek ere aktiboagoak izateko aukera gehiago izango dute.

Estekak, esandakoa eta abarrak ondoko Storify-n duzue: