11 marzo 2014

Ezagutu behar duzuen site-a

Marije Uragak, Getxoko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako aholkulariak aurkeztu du egindako sitea gaur izandako koordinazio bileran. Lan itzela bertan dagoena!
Interesgarriena site ososa bada ere antolatze era atsegin dut. Konpetentzia digitalak kontuan hartuz, aurki ditzakezue bilatu, antolatu eta aurkezteko hainbat baliabide.


Marijek ere lehen hezkuntzako bloga kudeatzen du eta bertan Glogster inguruan badu atal oso ona.
Bestalde, hizkuntza trataera bateraturako unitate didaktikoak ikusi ditugu. Pdf-an eskuratu ahl dituzue site honetan. Bertan, euskara, gaztelania eta ingelesa era bateratuan lantzen dira. Horretaz gain, ingurune arloa ere badu txokoa aurrekoarekin lotuta. Hemen Itxaropena Zaballak oparitutakoa.  Exe learning programa erabiliz, interaktibotasun apur batekin... ezinhobea litzatekeela uste dut. :))