05 junio 2012

#OpenAulablog formazio saioa

Gero eta gutxiago idazten dut blogean. Udan pentsatu behar dut horri buruz...

Gaur, halere, helarazi nahi dut OpenAulablog ekimena eta honen inguruan izango dugun bigarren formazio irekia saioa. Lehenengoan, maiatzak  23an, Realidad aumentada gaia jorratu zen, David Morenoren ardurapean. Ez nuen nire inguruko irakasle asko ikusi (Barakaldoko bi irakasle eta berritzeguneko aholkulari bikainak eta laurok). Agian ez zen informazioa heldu, horregatik, bigarren honetan zabaldu nahi dut.

Hemen duzue ekainaren 13an izango den saioren helburua eta edukiak. Eta honetan, galdetegia izena emateko.

IZENBURUA: ExPLEriencias en la Web 2.0
GAIA:  PLE (Ikasketako ingurune pertsonala) Hausnartu non eta nola ikasten dugun, zeintzu diren gure sareak, nola kudeatzen dugun informazioa eta sortzen dugun edukina.
LEKUA: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean, 308 ikasgelan.
ORDUTEGIA: 16:30etatik 19:30etara.
En marcha con las TICs blogetik hartua