20 noviembre 2011

Denetatik

Hainbat kontu...kontatzeko.

Eskumenko menuan, scoop-it-i esker, bi apaletegi berri ditut (momentuz...)
  • IM- AA: inteligencias múltiples-Adimen anizkuna. Bertan sartuko ditut baliabideak ( hausnarketarako, erabilpenerako, norbanako profila egiteko ,)
  • LH. Materialak. Hau kostako da. Poliki poliki jarriko ditut, nire aburuz, egokiak diren unitate didaktikoak. Momentuz, Ikasketa lizentzien 2 lan interesgarri eta Agrega Euskadi gora kargatzen ari diren beste batzuk. Virtualware-k eginikoak (bat baino ez dut estekatu momentuz, baina niri guztiak gustatzen zaizkit) eta Pausokak eginikoak (E-Blai). Bi ikuspegi, biak onak. Elikatzen joango gara... Hauek izango dira, gehienbat, Ingurunea lantzeko (ODEak kudeatzeko lantaldean ibili nintzelako) Gaztelaniazkoak bildu ditu (eta berak erakutsi dit scoop-it) Marimarrek (aurreko lantaldeko kidea ere) ondoko helbidean. Kasu honetan, lehen eta bigarren hezkuntzakoak dituzue.

Scoop-it aipatu dudala, oso potentea ikusten dut tresna eskolako aldizkari, "paper" edo antzekorik egiteko. Errez maneiatzen da, berehala jartzen dira edukiak eta oso itxurosoa da produktua. Berehalako tresna boletinak egiteko, gure "behar-beharrezkoak" gordetzeko. Bestalde, "follow" botoiari sakatuz , jasoko dituzu eguneraketak. Beste hauek interesgarriak, nire ustez:
Oharra: oraindik ez dakit zer demontre den "curate" baina botoia ibili badabil ;)

Eroski teknologia, euskaraz. Atsegin ditut jarritako artikuluak. Eta eredu dira  jakiteko nola eman euskaraz berrikuntza guztiek dakarten hiztegia. (ea nola azaltzen didaten "curate" rena)
Azkenik, ipad, iphone eta ipod gailuentzako apps, umeentzako.

1 comentario:

Itziar dijo...

Eskerrak hainbeste baliabide bateratzeagatik.
oso erabilgarria izango dira guretzat.
Berriro mila esker.