11 octubre 2009

Orotariko Euskal Hiztegia

Facebook-en, Maite Goñiren apunte batean irakurtzen dut sustatu.com-en albistearen erreferentzia: Orotariko Euskal Hiztegia, sarean, aurkeztu dute aurki. Euskaltzaindiaren orri honetan egin daitezke bilaketak.
Oso tresna erabilgarria izango da guretzat.
Bestalde, noizbait aipatu egin dut, Firefoxerako tresna barra oso interesgarria dago.Mozillaren orrian eskuratu daiteke gehigarri hau. Instalatu ostean, hiztegiak eskuragarri ditugu. Bilaketak hainbat hiztegitan egin daitezke, klik batean. Agertu zenetik erabiltzen dut eta benetan oso praktikoa iruditzen zait. Euskalbar du izena.

No hay comentarios: