07 febrero 2016

VIII. JEDIak Hezkuntza Digitala Jardunaldiak (JEDI´2016)

Irudiaren iturria
Urtero bezala, otsailean, JEDIak izango ditugu Deustuko Unibertsitatean. Etapa guztietako irakasleei zuzendua (baita irakasle izango direnei ere), aurten irakasleen PLE -a izango da ardatza. Otsailaren 25 eta 26an, 15:30etatik 19:30era, Deustuko Ingenieritza fakultatean egingo dira.

Aurten zortzigarren edizioa izango da, Cátedra Telefónica – Deustok antolatua Aulablog elkartearen kolaborazioarekin.

Ostegunean, Néstor Alonsok (twitter.com/nestomatic), lehen hezkuntzako irakasleak, hitzaldia eskainiko du, "ikasteko ingurune pertsonala" gaiaren inguruan. Ostiralean, ikastetxeetako esperientziak entzuteko aukera izango dugu. Esperientziaren bat aurkeztu nahi izatekotan, jardunaldien blogan harremanetan jar zaitezkete arduradunekin.

Kafe ostean, bi egunetan,  hainbat tailer antolatuko ditugu Aulablogekoek:
  • Evernote, por Josu Garro (solamente el jueves).
  • Flipped classrooms, por Maru Domenech (solamente el jueves).
  • Book Trailers, por Mar Pérez, Adela Fernández, Irene González y Marcos Cadenato (solamente el jueves).
  • Visual Thinking, por Garbiñe Larralde (solamente el jueves).
  • Curación de contenidos (en castellano), por Berta Martínez (solamente el viernes).
  • Curación de contenidos (en euskera), por Asier Astigarraga (solamente el viernes).
  • Google Classroom, por Juan Carlos Guerra (solamente el viernes).
  • Trastea.club, por Mª Luz Guenaga (solamente el viernes).
Doan da izena ematea baina ezinbestekoa egitea parte hartzeko tailerretan.
Animatzen zaituztegu parte hartzen, ikasteko aukera ederra izango duzue eta baita zuek bezalako irakasle proaktiboak ezagutzeko aukera ere bai.

No hay comentarios: