11 febrero 2013

#OPENAulaBLOG, formazio saio berria

Aulablog-en blog-an duzue informazio guztia. Deustuko Unibertsitaean izango da hurrengo formazio saioa. Otsailaren 20an, 16:00etatik 18:30etara, Josu Garroren eskutik, aurkezpen multimedien inguruan arituko gara.
Gonbidatu nahi ditugu irakasle guztiak doan izango den saioan parte hartzen.
Askotan, bai ikasleekin batera prestatzeko momentuan, bai ikasgaia aukezteko unean, "powerpoint" (edo, maliziarik gabe esaten dugun bezala, pobrespoins) egiten ditugu. Online dauden tresna potenteak egoteaz gain (formari dagokionez) bestelako aldagaiak kontuan hartu beharko genituzke aurkezpen digitalak egitean, hala nola, nori zezendua dagoen, zein helbururekin egiten dugun eta abar.
Hausnarketa egin ondoren, ekiteko  prest gaude. Momentu honetan, baliabide anitz ezagutuko ditugu, bai soinua txertako,  erabiliko ditugun audioak, argazkiak eta bideoak non gorde jakiteko ...
Hantxe dituzuen zalantzak argitzeko aukera paregabea izango duzue. Amaitzeko, praktikaren bat egingo dugu.
Irudiaren jatorria


Beraz,

Animatu zaitezte! Ongi etorriak izango zarete. Ez ahaztu... izena emateko galdetegia bete.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...