08 diciembre 2012

Ikasblogak 2012

Ekainaren 28an izan genuen Ikasblogen  VI. edizioa. Iaz bezala, Berritzegune Nagusiaren ardurapean. Mugarik gabe ikasi lelopean 130 irakasle inguru batu ginen Bilboko Ingeniarien Eskolan.


Ofiziala den hasiera izan ondoren, hizlari nagusiaren hitzak entzun genituen. Tiscar Lararen hitzak ondoko bideoan dituzue. Nik gehitu nahi dudana da diskurtso potentea egin zuela, apaltasunez baina "karga handikoa".
Hasi zen gazteek, sarean daudenean, egin duten erabileraz mintzatzen : informazioa bilatu, komunikatu eta sortu (blogak, argazkiak, mezuak...) Azken aspektu hau berezkoa da belaunaldi gazteentzako.



Atsedenaldiaren ondoren, Haur / Lehen  Hezkuntzako esperientziak eta Bigarren Hezkuntzakoak izan dira gaia. Blog ofizialean dituzue bi aretoetan izandako esperientzien kronika.

Artikulu hau zirriborroan nuenez, gehitu dezaket hemen azken albiste bat Tíscar Lara-i buruz. Urriaren 22an sari oso merezitua jaso zuen: "Las 100 mujeres líderes en España", según el ranking promovido por MujeresyCia
Hona hemen artilukua
Zorionak!!!!