02 diciembre 2011

Agregan dauden baliabideak I: eblai

Azken aldi honetan ari dira gora kargatzen hainbat unitate didaktiko Eskola2.0 ekimenaren barruan. Programari dagokion orrian duzue eskuragarri bilatzaile bat, bai enpresek eginiko materialak bai ikasketa lizentzien bitartez irakasleek sortutakoak.
Aurreko sarrera batzuetan honi buruz bi post :  unitateen zerrenda (ez dago eguneratua), nola erabili (online, offline)
Gaur E-blai proposamena aurkeztu nahi dut. Lehen Hezkuntzako 6.mailarako zuzendua da. Halere, malgua izan gaiztezke erabileran beste ikasmailetan erabili.

Argia, soinua, materia eta energiarekin jolasten eta esperimentatzen  
E-blai  Natura, Gizarte eta kultura ingurruaren ezaguera-ri dagokio. Jolas itxura eman arren, ez nahastu, curriculumeko ondoko edukin multzoak jorratzen ditu: 6.na, materia eta energia eta 7.na, objektuak, makinak eta teknologia. Lantzeko eman den erantzuna egokia iruditzen zait. Askotan, materialetan kanpoan gelditzen dira aipatutako multzoak, esperimentazioa exijitzen dutelako.  Kontuan hartu behar dugu konpetentzia bat baino gehiago agertzen dela arloaren garapenean. Honetan, gida aztertuz gero, topatuko duzue, nire ustez, proposamen interesgarria:
  • Esperimentazioan, informazio bilaketan, lanen aurkezpenean oinarritzen da.
  • Jarduerak aurrera eramateko pausu guztiak dituzue, nahi izanez gero. Horrek ez du esan nahi gure irakas-moduari egokitzerik ez izatea. Material hauek askatasunez erabiltzeko aukera ditugu.
  • Talde kooperatiboetan jarduteko iharduerak, binaka eta banakako lana egitekoak ere badituzue.
  • Euskal kurrikulumeko ebaluazio irizpideak dituzue gidan. Abidide gis, ezkerreko irudia begiratu.
  • Ebaluaziorako errubrika erabili da. Tresna honekin autoebaluazioa sustatu daiteke. Gidan agertzen da taula osoa, hiru garapen mailetan. Autoebaluaziorako itemak, produktua ebaluatzekoa eta irakasleak nola aritu den ikaslea ebaluatzekoak daude. Jolasean, aldiz, laburpen gisa eta hausnarketarako eskuragarri ditu ikasleak item batzuk betetzeko.
  • Nire ustez, ahulena bideoen kontua da. Baina egia da bermatu nahi dela kalitatea eta horrek dakarrena da batzutan euskaraz ez izatea. Youtube kanal honetan dituzue eskuragarri. "Gogokoak" atalean ere dituzu E-blai-n erabiltzen direnak
Kontuan hartzeko:
Agregan dauden unitateak banaka agertzen dira. Kasu honetan, guztiak batera dituzue. ezkerreko menua erabili behar dugu aukeratzeko bat.
Hizkuntzari dagokiona, euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz dituzue.
Esteka honetan jartzen ari naiz unitate didaktikoen nire aukeraketak.