26 mayo 2011

Ikasblogak 2011

Aurten ere, Ikasbloggers taldeak bultzatua eta Berritzegune Nagusiaren ardurapean, Ikasblogak jardunaldia izango dugu Bilbon, Ingeniarien Goi Eskolan, ekainaren 27an.

Oraingo honetan gai izango da "Sarean lan egin hobeto ikasteko eta irakasteko". Gaia guztiz aproposa bizi garen garaian, ezinbestekoa baitugu sareak eraiki, elikatu eta era kooperatiboan lan egitea. Hori irakasleei dagokien aldetik baina, eta, garrantzizkoagoa, arrakastaren funtsa izan daiteke ikasleen kasuan, datozen erronkei erantzun ahal izateko.

Beraz, eta eskola eguna ez denez, animatzen zaituztegu parte hartzen, zuen esperientziak zabaltzen eta aipaturiko sare kulturan parte hartzen. Ez zarete damutuko. Bakardadea, askotan, izan baita eskolaren ezaugarri nabarmena, tamalez, eta egun, hori mantenduezina da. Tekonlogiarekin edo teknologia barik, ezinbestekoak dira sare irakas-irakskuntza prozesuetan

Jardunaldiaren blogean duzue izena emateko esteka, bazkarian apuntatzeko   formularioa eta behin behineko egitaraua.

Hasierako hitzaldian izango da Fernando Posada, CEIP Evaristo Valle irakaslea eta benetan, merezi du entzuteak. Lehen hezkuntzako irakasle honek ikasleekin egiten dituen jarduerak egokiak izateaz gain, eredugarriak ere badira, nire ustez.

No hay comentarios: