16 octubre 2010

Jardunaldien bloga

Hilak 20an eta 27an Barakaldoko Jardunaldi Pedagogikoak izango ditugu Barakaldoko Clara Campoamor egoitzean.

Honen berri jaso duzuelakoan nago. Baina ez nago honen seguru jardunaldiaren bloga ezaguna denik guztion artean. Ekitaldirako espresuki eginda, blogean artikulu dezente daude jadanik irakurtzeko. Eta  iruzkinak uzteko ere. Profesional askoren laguntzaz eraikitzen ari da gunea, xede konkretu batekin: Gaitasun digitalari buruzko hainbat hezkuntza kideen gogoetak biltzeko. Irakasleak, aholkulariak... ari dira, dauden lanpostuetatik gaitasunari buruz duten ikuspegia adierazten. Baita baliabideak estekatzen ere.

Funtzionamenduan egongo da jardunaldiak amaitu arte, behintzat, eta jardunaldien egunetan zuzeneko kronikak ere izango dituzue puntualki. Beraz, ezin baduzue Jordi Adell entzun lehen saioan, haren aurkezpena eta esandakoaren berri izango duzue egunean bertan. Berdin bigarren eguneko Jorge Flores-en hitzaldiari dagokiona eta IES Uribe kosta BHI eta CEP Andra Mari LHI ikastexeko arduradunek kontatuko diguten esperientziekin.
Gogoratu bigarren saiorako Barakaldoko irakasleria hurbildu daitekeela (behintzat Lehen eta Haur Hezkuntzakoa)  jarri dugun ordutegiagatik: 14:00etatik 17:00ak arte.
Barakaldoko berritzegunetik ahalik eta irakasle gehien hurbiltzea nahi izango genuke. Aretoa betetzen bada oso arro sentituko ginateke. Are gehiago, aurtengo ikastetxeen lan ikaragarria kontuan hartua, gurekin bat egiten duzuela hezkuntza 2.0 ekimenarekin argi azalduko zen.