11 diciembre 2009

Jokuak aukeratu baino lehen

Eroskiko azken aldizkari alean orri honekin topatu naiz. Jokuak aukeratzeko momentuan, lagungarri izan daiteke. Izenburuz, Infojuego, eta atalak:
  • Internet
  • Mugikorrak
  • Bideo-jokoak
Hau da, teknologiarekin lotutakoak. Aukeran dauden guztiak ez dira zertan egokiak izan behar guk erosi nahi diogun umearentzat.. Hala izanda, adinen araberako sailkapena ere badugu. Komeni da bueltatxoa ematea orritik, mota honetako opariak askotan irizpide hezigarririk gabe erosten direlako, eta joko hauek, egurrezkoak bezalakoak, aztergai bihurtu behar ditugu aukeraketarik hoberena egiteko.

No hay comentarios: