18 noviembre 2009

Ikas-Blogei buruzko saioa Bagatzan

Gaur oso gustura sentitu naiz. Bagatza eskolan, 2 ordutako minikastaroa egin dugu, bloga sortzeko lehen pausuak ematen. "Etxerako lanak ondo zituzten eginda eta gmail kontua eginda zuten.  Batzuek ere blogaren izenburua pentsatua ekarri dute.
Hogeiren bat egon dira eta elkartu dira mailaka, zikloka edo espezialitatea kontuan hartua. Adin guztietakoak eta interesa handiarekin!
Inma Alvarezen laguntza izan dut, bera bloga duelako jadanik, hemen dago helbidea. Berari esker, gai izan gara ia guztietara heltzen eta saioa amaitu duenerako denek zuten sarrera bat idatzita, irudia eta guztiz. Ezarpenak ere ukitu ditugu, kategoriak....
Eskolan ere Baga berri aldizkaria zuten eta gaur aurrerapausu handi bat eman dute, bai mailaka, zikloka edo arloka ikastotxe osoa du bloga. Beno, Lehen Hezkuntzan lan egiten dutenak. Hurrengo astean, Haur Hezkuntzakoekin egongo gara.
Eginiko blogak hazten diren neurrian, jarriko ditugu hemen denok ikusteko.
Saioan erabilitako materialak Tresna digitalak mintegian daude. Edonor sar daiteke.
Halere, testuinguraketa jarriko dut:

Blog Saioa

No hay comentarios: