21 octubre 2009

"Conectando mundos" martxan jarri da

Intermon-Oxfam-en eskutik "conectando mundos" ekitaldia martxan jarri da. Ekintza hau, urtero eskaintzan dena, euskaraz duzue eskuragarri. Helbide honetan azaltzen den bezala, honako hauek dira xede orokorrak:

1.- Zenbait gizarte- eta geografia-ingurunetako neska-mutilen arteko kulturarteko elkarrizketa sustatzea.
2.- Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) bidez elkarlan eraginkorra egiteko gune bat eskaintzea. Gune horretan elkar ezagutzeko, zenbait errealitate partekatzeko eta arazo komunak aurkitzeko aukera izango da, goiburu honetan oinarrituta: “pentsatu orokorrean, jardun tokian”.
3.-Hurbileko inguruneari buruzko hausnarketatik eta gainerako parte-hartzaileen errealitatearen ezagutzatik abiatuta, jabetzea
munduko biztanle gehienek zergatik ezin dituzten bete beren oinarrizko beharrak eta zergatik ez duten aukerarik eta eskubiderik, eta guztiok batera errealitate hori aldatzeko proposamen-konpromiso bat lantzea.

Aurtengo edizioan, Enararen ametsak, migrazio-prozesuen inguruko azterketa propopatzen digute. Proiektu telematiko honetan parte hartu genuen behin eta gomendatzeko delakoan hona ekartzen dut. Ikasle-taldeak inskripzio epea irekita dago jadanik (urriaren 13tik abenduaren 18ra bitartean egin dezakezue)

Lan egiteko era honakoa da:


1. Fasea: Irakasleak trebatzea.
2.Fasea: Ikasleekin landu, era telematikoan, beste herrialdeetako ikasleekin batera.
3.fasea: Lurraldeetako topaketak