28 octubre 2009

Barakaldoko 23.Jardunaldi Pedagogikoak 3. saioa

Gaur Isabel Galende egon da Clara Campoamor kultur-etxean, Barakaldoko jardunaldietako 3.saioan. Lan kooperatiboaren gai barruan ezinbestekoa da eskola inklusiboaren begirada. Are gehiago, eskola GUZTIENTZAKO nahi dugulako, gelako kooperatiboa den antolamendua nahi dugu. Eta nahi dugulako, ari gara ikasten, formazioa jasotzen, mintegia eratzen, konpartitzen...

Oso gustora entzun diot, nahiz eta kronika dela eta, zati batzuk galdu. Halere, Berritzeguneko blogean jadanik dugu jarrita Isabelek utzitako aurkezpena, argazkiak eta bi sarrera xume hasiera emoteko gaiari. Bihar argitaratuko dugu berak utzitako 5 dokumentu, oso praktikoak gelarako, gure ustez.