12 septiembre 2009

Ni Kazetari

Gaurko El Correo egunkarian, Ni kazetari ikasleentzako ekitaldi berriren berri jaso dut. Antza, lehiaketa honetan aldizkari digitalak egiten dituzte izena ematen dute ikasle-taldeek. Bizkaia eta Araban egingo da. Uste dut aukera ona dela tresna digitalen erabilpenari bultzakada emateko eta konpetentzia digitala ere garatzeko. Honetaz gai, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia, testuinguru errealetan garatzeko aukera ez da makala. Sariak ere kontuan hartzeko dira!!!
Aukera gutxi egoten dira halako planteamendurekin eta animatzen zaituztet parte hartzen zuen ikasgelako ikasle-taldeekin.

Noiz: Izena ematea irailaren 30era arte, Ni kazetari orrian.
Nortzuk: DBHko ,Batxilergoko eta Erdi Mailako Prestakuntza-Zikloetako eta Hasierako Kualifikazio Profesionaleko lehen mailetako ikasleei zuzenduta dago, haien tutoreekin batera

No hay comentarios: