25 septiembre 2009

Barakaldoko 23.Jardunaldi Pedagogikoak

Barakaldoko berritzeguneko blogean baduzue eskuragarri aurtengo jardunaldien egitaraua.
Hogeita hirugarren edizioan "Lan kooperatiboa, elkarrekin hobeto" izenburupean, pilpilena dauden erronkei eusteko aukera paregabea dugu irakasleok. Anima zaitezte parte hartzen, ahal duzuen guztietan.
Jardunaldi Nagusia ezik (Pere Pujolás geurean egongo delarik) gainotzekoak arratsaldeko ordu tegian egingo dira, asteazkenetan, ikastetxeetan formaziorako uzten den ordutegian, alegia.
Eta formazio saio bezala har dezakezue gonbidapena. Oso pentsatuak izan dira eta oinarri teorikoa zein atal praktikoa landuko dira oraingo honetan.
Kalitatea, beraz, bermatiruk. Zuen partaidetza baino ez da falta!!
Ez ahaztu izena eman behar duzuela, saioz saio. Goian aipaturiko helbidean egun bakoitzeko esteka duzue. Bertan sakatu eta zuzenean izena emateko orrira eramango zaituzte.
Hona hemen txartela:

Azken ordukoak: B08ko blogean, Pilar Etxebarriak erreferentzia egiten die jardunaldiei. Honetaz gain, elkarlana izenburupean, berak prestaturiko dokumentua eskaintzen digu honen inguruan. Mila esker!!

No hay comentarios: